Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista
Wikipedia(e)tik
Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK) Euskal Herriko alderdi politiko komunista eta abertzalea da.
2002. urteko Uztailaren 29an alderdi politiko bezala erregistratu zuten Bilboko notaritza batean. 2005. urtean, Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeetan aurkeztu zen lehen aldiz, Espainiako Estatuaren Justiziak legez kanpo utzitako Aukera Guztiak plataforma politikoaren konpromisoa bere gain hartuta.
Urte bereko apirilaren 8an, Batasuna alderdi politiko ilegalizatuak EHAKi bozkatzeko eskatu zien bere militante eta jarraitzaileei, prentsaurreko batean adierazi zutenez.
Eusko Legebiltzarrean, EHAKeko hautetsiek Ezker Abertzalea talde parlamentarioa osatu zuten.