Euzko Alderdi Jeltzalea
Wikipedia(e)tik
Irudi:EAJ-PNV.gif | |
---|---|
Siglak: | EAJ-PNV |
Lehendakaria: | Josu Jon Imaz |
Sorrera: | 1895 |
Ideologia: | Abertzalea |
Ereserkia: | Euzko Abendaren Ereserkia |
Europa: | Europako Alderdi Demokrata |
Eremua: | Euskal Herria |
Egoitzak: | Gipuzkoa: Hernani kalea 15, 20004 DONOSTIA Bizkaia: |
Afiliatuak: | 32000 |
Koloreak: | Gorri eta Berdea |
Egoera: | Aktiboak |
Webgunea: | www.eaj-pnv.com |
Euzko Alderdi Jeltzalea (gaztelaniaz Partido Nacionalista Vasco eta frantsesez Parti Nationaliste Basque) euskal alderdi politiko abertzale eta jeltzalea da. Alderdiak Euskal diasporan zenbait ordezkaritza ditu, nagusienak Venezuelan, Argentinan, Mexikon eta Uruguain aurkitzen dira. EAJren gazte talde Euzko Gaztedi-EGI da.
Eduki-taula |
[aldatu] Lehenengo urteak
Alderdia Sabino Arana Goirik sortu zuen 1895. urtean. Jatorriz alderdi separatista katolikoa, Foruak berriz ezartzeko helburua defendatzen zuen. Egun EAJk euskaldun, demokratiko, parte hartzaile, plural, akonfesional eta humanista modura definitzen du bere burua. Alderdi nazionalista moderatua da, Euskal Herriaren burujabetza helburu duena eta biolentziaren kontrakoa.
1913ko otsailaren 1ean "Euzkadi" egunkaria kaleratu zuten lehenengo aldiz.
1921. urtean Aranaren mugimendua banandu egin zen Comunión Nacionalista Vasca moderatuak, eta Aberri independentistak.
Miguel Primo de Riveraren alderdi bakarreko diktadurapean, alderdi nazionalistak legez kanpo utzi zituzten. Hala ere, EAJak bere aktibitateekin jarraitu zuen mendigoizale bileretan folklore bilkuretan.
1930 amaieran, Aberri eta CNV berriz elkartu ziren. Hala ere, talde txiki batek Eusko Abertzale Ekintza (Acción Nacionalista Vasca bezala ere ezagutua, EAE-ANV) eratu zuen Alderdi nazionalista moderatu ezkertiarra zen, akonfesionala, eta aliantzei irekia errepublikarrekin eta sozialistekin diktaduraren aurkako borrokan.
[aldatu] Espainiako bigarren errepublika
[aldatu] 1934-1935
Espainiako bigarren errepublikan autonomista eta independentisten arteko banaketa agertu zen. Eli Gallastegi buru zutela, talde erradikal independentista txiki batek, Jagi-Jagi asterokoan eta Bizkaiko mendizale federazioan bildutakoak, alderdia utzi egin zuten. Hauek EAJren autonomiaren aldeko lanen aurkakoak ziren.
[aldatu] Espainiako guda zibila eta Frankoren diktadura
1936. urteko Uztailaren 18ko altxamenduaren aurrean EAJk barne tentsioa izan zuen. Katolizismoaren aldetik errebeldeekin bat zetorren, eta Vatikanotik presioa zegoen Errepublikatik aldentzeko, baina hitzartutako autonomiaren eta anti-faxismoaren ondorioz Errepublikar gobernuarekin jarraitzea erabaki zuen:
- Gipuzkoar eta bizkaitarrek, garrantzitsuenak kopuruan, errepublikari, demokraziari eta anti-faxismoari eman zioten bere euskarria Espainiako Guda Zibila hasi zenean.
- Errebeldeek zeuzkaten lurraldeetan EAJko kideek aukera ezberdinak hartu zituzten:
- Arabar eta nafar komiteek oharrak idatzi zituzten errepublikari euskarria ez ematen, baina kontutan izan behar da bi lurraldeak dagoeneko errebeldeen esku zeudela.
- Nazionalista batzuk Frantziara edo errepublika aldera hegan egin zuten.
- Batzuk errebeldeei aurka egin zieten, gehienek kartzelan edo afusilaturik amaitu zutelarik.
- Batzuk batailoi Karlistetara batu ziren, konbentzimenduagatik edo erasoak ekiditeko.
- Errepresioa ezkertiarrengan fokatu zen, baina nazionalistak ere jopuntuan zeuden.
[aldatu] Euzko Alderdi Jeltzaleko lehendakariak 1895etik aurrera
Oharra: Euzkadi-Buru-Batzarra 1911n sortu zen. Horrek esan nahi du Sabino Arana eta Aingeru Zabala bakarrik Bizkai-Buru-Batzareko lehendakariak izan zirela.
- 1895-1903 Sabino Arana Goiri
- 1903-1906 Aingeru Zabala Ozamiz
- 1906-1908 Santiago Aldak, Alipio Larraurik, Antonio Arroyok, Vicente Larrinagak etaEduardo Arriagak osaturiko Diputazioa.
- 1911?-1916 Luis Arana Goiri
- 1916-1920 Ramón Bikuña
- 1920-1930 Ignacio Rotaeche (Comunión Nacionalista Vasca)
- 1922-1930 Luis Arana Goiri (Aberri)
- 1930 Ceferino de Jemein (Aberri)
- 1931-1932 Ramón Bikuña
- 1932-1933 Luis Arana Goiri
- 1933-1934 Jesús Doxandabaratz
- 1934-1935 Isaac López Mendizábal
- 1935-1951 Doroteo Ciáurriz
- 1951-1953 Juan Ajuriaguerra
- 1957-1962 José Aguerre
- 1975-1977 Ignacio Unceta
- 1977-1980 Carlos Garaikoetxea
- 1980-1984 Xabier Arzalluz
- 1984-1985 Román Sudupe
- 1985-1986 Jesús Insausti
- 1986-2004 Xabier Arzalluz
- 2004tik Josu Jon Imaz
[aldatu] Ikus, gainera
- Euzko Gaztedi-EGI, EAJren gazte mugimendua
[aldatu] Kanpo loturak
- EAJren webgunea
- Euzko Gaztedi-EGIren webgunea
- Euskal Nazionalismoaren Museoa
- Euskal Nazionalismoaren bilkura
- EAJren manifestua eta antolakuntza, EAJren 1906ko barne arauak. Gaztelerazko testuen eskaneatutako JPEG irudiak.