Hipokrates
Wikipedia(e)tik
Hipòcrates de Cos (k.a V. mendea, k.a IV. mendea), zalantza barik, medikuntza modernoaren aita da.
Grezia klasikoan jaio eta bertan bizi izan zen. Besteak beste, "Corpus hippocraticum", "Pronostikoaren tratatua" eta "Aforismoak" lanen egilea da.
Bere meritu nagusia izan zen gaixotasunen ikerketan metodo arrazionala garatu izana, behaketa eta esperientzian oinarritua. Bere arabera, jaungoikoen ondorioz baino, gaixotasunak gertatzen ziren eragile naturalengatik.
Hain ezaguna den Zin Hipokratikoaren egiletzat hartzen dugu.