Hizkuntza eraikia
Wikipedia(e)tik
Hizkuntza eraikia edo conlang (constructed language) artifizialki sortutako mintzaira da. Hiru multzo handitan banatu ditzakegu, funtzioaren arabera: Auxlang-ak (nazioarteko komunikazioa errazteko bideratuak), engelang-ak (helburu esperimental, filosofiko edo logikarekin lotutakoak) eta artlang-ak (zio estekikoekin abiatutakoak).
Kontzeptualki horrela izanda ere, hasieran hizkuntza guztiak artifizialki sortzen direla kontuan hartu behar dugu, denborarekin erabiltzaileak hiztun natural bihurtuz.
Euskara batua eta hebreera modernoaren kasuak dira nolabait: XX. mendean osagarri zaharretatik sortutako hizkuntzak dira, denborak aurrera egin ahala hiztun propio eta natural lortu dituztenak.
Eduki-taula |
[aldatu] Auxlang
Auxlang-ak (auxiliary languages) edo hizkuntza laguntzaileak nazioarteko komunikazioa ahalbidetzeko sortzen dira. IAL (international auxiliary language) izena ere hartzen dute.
Euren adibide ezagunenak Esperanto, Ido eta Interlingua dira, hainbat urteko esperientzia, hiztun kopuru zabala munduan zehar eta baliabide ugari dituztenak. Halaber, Kotava sortu zuten lehenengo bien akatsak zuzentzeko asmoz.
Romanica ere mintzaira laguntzailea da, erromantze hizkuntzak batu duena eta latin moderno moduan erabiltzen dena.
Bestela, Gestuno edo nazioarteko keinu hizkuntza eraiki zuten, gor eta mutuen amankomuneko kode gisan mundu mailan.
[aldatu] Engelang
Engelang-ak (engineered languages), hizkuntza logikoak edo esperimentalak dira.
Loglan da hauen adibidea.
[aldatu] Artlang
Artlang-ak (artistic languages) edo kizkuntza artistikoak helburu estetikoekin egindakoak dira.
J. R. R. Tolkien idazleak sortutako Quenya hizkuntza hauen adibide nabarmena da.
Halaber, Solresol hizkuntza dugu, musikaren notekin egindako kodea da.
Azkenik, Miresua hizkuntza aipatzekoa, euskara hartu duelako osagarri finlandierarekin nahasteko, elkarren arteko mintzaira urrunak izanda, kode berri bitxia edo exotikoa sortzeko, helburu komunikatiborik ez bilatuz.