Esperanto
Wikipedia(e)tik
Esperanto | ||
---|---|---|
Esperantoaren Bandera: | ||
Nork sortua: | L. L. Zamenhof | 1887 |
Guztira hiztunak: | 100.000 eta 3 milioi artean (Gehienak bigarren hizkuntzatzat) eta jaiotzezko 2000 hiztun inguru | |
Kategoria (helburua): | Hizkuntza eraikia | |
Idazkera: | Latindar alfabetoa | |
Araugilea: | Akademio de Esperanto | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | eo | |
ISO 639-2: | epo | |
ISO/FDIS 639-3: | epo | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Esperantoa munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza planifikatu edo eraikia da.
L. L. Zamenhof mediku okulista poloniarrak 1887an “Lingvo Internacia” (Nazioarteko Hizkuntza) izenarekin argitaratu zuen berak hamarkada batean zehar garatutako hizkuntza. Laster Zamenhofek erabilitako ezizena, "Doktoro Esperanto" (Doktore Itxaropentsua) hizkuntza beraren izenean bihurtu zen.
Zamenhofen helburua, nazioarteko komunikazioa erraztuko zuen hizkuntza laguntzaile neutral eta ikasteko erreza sortzea izan zen. Hizkuntza neutral honek, hizkuntza naturalak ez bezala, tokian tokiko hizkuntzak ez lituzke desagerpenera bultzatuko, lurreko biztanle guztien bigarren hizkuntzan bihurtuko litzateke eta horrela herri ezberdinen arteko elkar ulertzea eta honen ondorioz bakea ekarriko lituzke.
Gaur egun Esperantoak erabilera zabala dauka, bidaiatzea, elkarri idaztea, kultur elkar trukaketak, Konbentzioak, literatura, irratia eta hizkuntza irakaskuntza hauen artean daudelarik. Zenbat jendek hitz egiten duten esatea oso zaila da, ez baita ingongo estatuko hizkuntza, baina zenbaketa fidagarrienak Esperantoak mundu osoan zehar ehun mila eta hiru milioi arteko hiztun kopurua duela diote, horien artean 2.000 inguru jaiotzezko hiztunak direlarik.
Eduki-taula |
[aldatu] Hizkuntza
[aldatu] Sailkapen Linguistikoa
Hizkuntza eraiki bat denez, Esperantoa ez dago inongo talde etnikoren hizkuntzarekin genealogikoki erlazionaturik. Bere lexikoa latinoa duen hizkuntza bat bezala sailkatu daiteke, ikuspegi morfologiko batetik nagusiki aglutinatzailea delarik, baina maila batean izaera zertxobait Isolatzailea izanda. Fonologia, gramatika, lexikologia eta semantika funtsean mendebaldeko hizkuntza indoeuroparretan oinarrituta daude, nahiz eta hiztegiaren zati handiena hizkuntza erromantzeetatik datorren, fonema errepertorioa eslabiarra da. Tipologiaren aldetik preposiziodun hizkuntza da, eta perpausen ordena normalean subjektu aditz objektu eta adjektibo izen da, nahiz eta teknikoki, hitz bakoitzaren funtzio gramatikala adierazten duten morfemei esker, edozein ordena posible den. Aurrizkien eta atzizkien erabilera estentsiboaren bitartez hitz berriak sortzea posible egiten du.
[aldatu] Fonetika
Esperantoak 5 bokal, eta 23 kontsonante ditu, horietako 2 erdibokalak direlarik. Ez dauka tonurik eta azentua, idazten ez dena, beti azkenaurreko silaban erortzen da. Bokal bakoitza silaba ezberdin bat adierazten du, ŭ letrarekin egindako diptongoak izan ezik. Adibidez: [fa.mi.lí.o], baina [aŭ.tú.no].
[aldatu] Kontsonanteak
Ezpainbikaria | Ezpain-horzkaria | Hobikaria | Hobi-atzekoa | Sabaikaria | Belarra | Glotala | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Herskaria | p eta b | t eta d | k eta g | ||||
Sudurkaria | m | n | |||||
Dardarkaria | ɾ | ||||||
Igurzkaria | f eta v | s eta z | ʃ eta ʒ | x | h | ||
Afrikaria | ʦ | ʧ eta ʤ | |||||
Albokaria | l | ||||||
Hurbilkaria | j |
[aldatu] Bokalak
Aurrekoa | Atzekoa | |
---|---|---|
Itxia | i | u |
Ertaina | e | o |
Irekia | a |
Esperantoak Euskararen 5 bokalak ditu, ez da bokalen luzeraren arteko ezberdintasunik egiten eta ez dago bokal sudurkaririk.
6 beheranzko diptongo daude: uj, oj, ej, aj, aŭ eta eŭ. j letra gaztelaniako y bezala ahoskatzen da eta ŭ letra ere kontsonantea da.
[aldatu] Ortografia
Esperantoa zeinu diakritikodun 6 letra dituen latindar alfabetoaren bertsio batekin idazten da.
6 letra hauek: ĉ, ĝ, ĥ, ĵ, ŝ eta ŭ dira. Esperantoaren alfabetoan q, w, x eta y letrak ez dira existitzen.
Alfabetoaren 28 letrak:
"c" eta zeinu diakritikodun letrak alde batera utzita, beste guztiak Nazioarteko alfabeto fonetikoko euren baliokideen antzera ahoskatzen dira:
Letra | Ahoskera |
---|---|
c | ʦ |
ĉ | ʧ |
ĝ | ʤ |
ĥ | x |
ĵ | ʒ |
ŝ | ʃ |
ŭ (aŭ, eŭ) |
u̯ |
[aldatu] Hiztegia
Hiztegia hizkuntza ezberdinetatik dator. Zenbait hitz berri Europaz kanpoko hizkuntzetatik hartu dira, adibidez japonieratik, nazioarteko hitzak bihurtu direlako, baina hitz gehienak Europako hizkuntzetatik datoz, hizkuntza erromantzeetatik (gehien bat latinetik, frantsesetik eta gaztelaniatik), alemanetik eta ingelesetik.
- Hizkuntza Latinoetatik:
- Latinetik: abio, sed, tamen, okulo, akvo
- Frantsesetik: dimanĉo, fermi, ĉe, frapi, ĉevalo, butiko
- Italieratik: ĉielo, fari, voĉo
- Portugaleratik: saŭdado
- Bestelakoetatik: facila, fero, tra, verda
- Hizkuntza Germaniarretatik:
- Alemanetik: baldaŭ, bedaŭri, haŭto, jaro, nur
- Ingelesetik: birdo, mitingo, spite, suno, ŝarko, teamo
- Bestelakoetatik: bildo, fiŝo, fremda, grundo, halti, hasti, hundo, ofta, somero, ŝipo, vintro
- Hizkuntza Eslabiarretatik:
- Polonieratik: celo, ĉu, krado, luti, moŝto
- Errusieratik: barakti, serpo, vosto
- Bestelakoetatik: klopodi, krom, prava
- Beste Indoeuropar Hizkuntzetatik:
- Grezieratik: hepato, kaj, biologio, politiko
- Lituanieratik: du, ju, tuj
- Sanskritotik: budho, nirvano, pado
- Hizkuntza Fino-Ugrikoetatik, Uraldar_hizkuntzen familiakoak:
- Laponieratik: samea, boaco, jojko
- Finlandieratik: lirli, saŭno
- Hungarieratik: cinci, ĉako, ĉardo, ĉardaŝo, ĉuro
- Semitar Hizkuntzetatik:
- Hebreeratik: kabalo
- Arabieratik: kadio, kaido, aŭ
- Beste Hizkuntzetatik
- Japonieratik: cunamo, haŝio, hajko, utao, zeno
- Txineratik: toŭfuo
[aldatu] Historia
- 1859: Abenduaren 15ean Ludwik Lejzer Zamenhof jaio zen Białystok-en (orduko Errusiako inperioan).
- 1887: Uztailean lehenengo gramatika argitaratu zuen errusieraz Varsovian, "Unua Libro" ("Lehen Liburua") alegia.
- 1888: Leo Tolstoy idazlea zale goiztiar bihurtu zen.
- 1894: Shakespeare-ren "Hamlet" liburuaren itzulpena, "Hamleto: reĝido de Danujo", argitara eman zuen Zamenhof-ek.
- 1905: lehendabiziko kongresua antolatu zuten Boulogne-sur-Mer hirian (Frantzia). Bertan, "Fundamento de Esperanto" gramatika errebisatua aurkeztu zuten. Ordutik, jardunaldiak urtero burutu egiten dituzte, Munduko bi gerren parantesia kenduta.
- 1906: Maiatzaren 20an "Grupo Esperantista de Bilbao" delakoa Bilbon fundatu zuten, gaur egun ere aktiboa dena.
- 1908: Hector Hodler kazetari suitzarrak eta beste lagun batzuek Universala Esperanto-Asocio (UEA) eratu zuten. Erakunde honek bulegoa dauka Nazio Batuen Erakundearen eraikinean, New York City-n.
- 1917: Apirilaren 14an Zamenhof hil zen Varsovia-n (Polonia).
- 1920: Lehenengo aldizkaria itsuentzat, "Aŭroro", hasi ziren kaleratzen Txekoslovakia-n. Gaur egun oraindik argitaratzen dute.
- 1924: Oomoto izeneko erlijio mugimendu japoniarra hasi zen aldizkariak eta liburuak kaleratzen Esperantoz, euren hizkuntza nagusia izanda.
- 1926: "La Sankta Biblio", Bibliaren itzulpena, argitaratu zuten.
- 1934: Esperantoren Entziklopedia hasi ziren kaleratzen Budapest-en.
- 1936: Alemanian, naziek debekatu zuten.
- 1937: Esperantozaleen lehen hilketa masiboa Sobiet Batasunean.
- 1938: Tutmonda Esperantista Junulara Organizo (TEJO) edo Munduko Esperantozale Gazteen Erakundea sortu zuten.
- 1954: UNESCO hasten ditu aholku-harremanak UEA-rekin.
- 1966: Pasporta Servo edo Pasaporte Zerbitzua hasi ziren erabiltzen.
- 1968: Insulo de la Rozoj izeneko errepublikak (Adriatiko itsasoan) Esperanto hartu zuen hizkuntza ofizialtzat. Italiako armadak egitasmoa desegin zuen.
- 1975: Iran-en modu azkar eta bitxian zabaldu zen.
- 1987: ehungarren urteurrena ospatu zuten 6.000 esperantozalek Varsovia-n.
- 1991: Lehen biltzarre pan-afrikarra Togon.
- 1999: William Auld esperantozko poeta izendatu zuten Literatur Nobel Sarirako. Urte berean, "Memoraĵoj de Eŭska Bovino" argitaratu zuten, Bernardo Atxagaren "Behi euskaldun baten memoriak" liburuaren bertsioa.
- 2001: Vikipedio egitasmoa abian hasi zen internet-en. Urte berean, "La Baptofilino" karrikaratu zuten, Jon Miranderen "Haur Besoetakoa" lanaren itzulpena.
[aldatu] Kanpo loturak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |