Jerusalem
Wikipedia(e)tik
Jerusalem |
|||
---|---|---|---|
Israel | |||
|
|||
Izena
Hebreeraz
Arabieraz |
ירושלים (Yerushaláyim) القدس(al-Quds) |
||
Koordenatuak Azalera Biztanleria Dentsitatea |
31°46'45´´ I - 35°13'25´´ M 126,4 km² 718.900 (2005) 5.688 bizt/km² |
||
Antolaketa
Administrazioa
Alkatea |
Barrutia Uri Lupolianski |
||
Sorrera Ordu eremua |
K.a. 1800 UTC+2 (udan +3) |
||
Aurrizkia | 02 | ||
www.jerusalem.muni.il | |||
Jerusalem (hebreeraz ירושלים, Yerushalayim; arabieraz القدس al-Quds), Asiako hiri bat da, Ekialde Hurbilean eta munduko zaharrenetarikoa da. Israelgo hiri handiena eta hiriburua da, 724.000 biztanlerekin 123 km². Mediterraneo itsasoa eta Itsaso Hilaren artean kokaturik dago 650-840 metro inguruko garaieran. Jerusalem, Ramalaren hegoaldean, Belenen iparraldean, Jerikoren mendebaldean eta Tel Aviven hego-ekialdean dago kokaturik.
Judaismoarentzat hiririk sakratuena da (Bertako tenpluaren mendira begira egiten dute otoitz), baita ere kristautasunaren konfesio batzuentzat. Islamean, aldiz, hirugarren hiri sakratuena moduan dago kontsideratuta, Meka eta Medinaren ostean.
Jerusalemen batasun osoa Israelgo hiriburu moduan ez dago nazioarteko komunitateak onartua, hori dela eta, enbaxada guztiak Tel Aviven mantentzen dituzte; ez baitute Ekialdeko Jerusalemen anexio israeldarra aitortzen Sei egunetako gerraren ondorioz. Ekialdeko Jerusalem da palestinarrek euren estaturako nahi luketen hiriburua.
[aldatu] Historia
K. a. 990. urte inguruan, Dabid erregeak konkistatu zien jebuseoei eta bere erreinuko hiriburu izendatu zuen eta bere seme Salomonek yahveren kultua onartzen zuen lehen tenplua eraiki zuen. K. a. 920 urtean, Judako erreinuko hiriburu izatera pasa zen eta hortik aurrera hainbat inbasio atzerritar nozitu zituen: asirioak, babiloniarrak, mazedoniarrak eta erromatarrak. 132an judutarrak erromatarren aurka altxa ziren, zanpatuak izanik eta judutar diasporari hasiera emanez.
Erdi Aroan Bizantziar Inperioaren eta arabiarren esku egon zen, 1099 gurutzadetan gudaroste kristauak konkistatu zutelarik. 1187an Saladinek hiria berriz hartu zuen, eta handik aurrera, 1228 eta 1244en arteko tartean ezik, kristauek ez zuten inoiz gehiago Jerusalemen agindu. 1517tik aurrera turkiarren esku egon zen.
Lehen Mundu Gerraren ostean, eskualde osoa Britania Handiaren esku geratu zen. Talde paramilitar juduak erregimen honen aurka agertu ziren, estatu judutar independiente bat eta errefuxiatu judutarren sarrera askea nahi bait zuten, eta hau dela eta borroka armatuari ekin zioten.
1948an britaniarrak erretiratu egin ziren eta lurraldea, NBEan adostu zenaren arabera, bi estatuta banatuta geratu zen, bata judua eta beste arabiarra, Jerusalem internazionalizatuta geratzen zelarik. Erabaki hau ez da inoiz bete ordea, 1948ko gerraren eta judutarren eta palestinarren arteko liskarrengatik.
[aldatu] Gaur egun
Sinbolikoki Israelgo hiriburua den arren, praktikan Tel Avivek ditu hiriburu funtzio guztiak. Jerusalem ekialdeko palestinarrek bere estatuko hiriburu ere izatea nahi dute, Erroma edo Bruselaren antzeko jabetza-banatuko formula bat aplikatuz.
Ekialdeko Jerusalemen Hiri Zaharra aurkitzen da, hiru erlijio monoteisten leku sakraturik garrantzitsuenekin. Hiri zaharra lau auzo ditu, handitik txikira, arabiar auzoa, judutar auzoa, auzo kristaua eta auzo armeniarra.