Korea
Wikipedia(e)tik
Korea | |
---|---|
Korea (koreeraz 한국, Hanguk, edo 조선, Chosǒn) Asia ekialdeko estatua zen, Koreako penintsula osoa hartzen zuena, 1945 urtean bitan banatu zena:
- Ipar Korea (hiriburua: Pyongyang)
- Hego Korea (hiriburua: Seul)
[aldatu] Historia
1948 osteko historian sakontzeko, irakurri: Ipar Korea eta Hego Korea
Koreako penintsula Siberiatik emigratu zuten tungus tribuak populatu zuten. K.a. X eta VIII mendeen zehar zenbait estatu-tribalak sortu ziren, ezagunena Choson Zaharra izan zen. K.a. I mendean hiru estatu zeuden, haien artean aurkariak zirenak: Koguryo, Paekche eta Silla. Haien arteko guda luzeen ondorioz, sistema militarrak eta administrazio zentralizatuak osatu ziren. Bakoitzan aristokrazia ahaltsu bat agertu zen eta kultura sofistikatua zuten.
Txinatar laguntzaren ondorioz, Sillak beste biak konkistatu zituen VII. mendean, baina Mantxurian beste estatu korear bat agertu zen (Perhae), berriro Silla estatuaz gudan sartuz. Perhae oso garatua zegoen, baina iparraldeko herri nomadak Mantxuria konkistatu zutenean, desagertu zen.
Oslo az Oslofjord északi végénél fekszik. A fjord, amelyet a várossal átellenben fekvő Nesodden-félsziget csaknem kettévág, a várostól délre fekszik; a többi irányból zöld dombok és hegyek veszik körül. A város közigazgatási területén belül 40 sziget (a legnagyobb Malmøya) és 343 tó (a legnagyobb a Maridalsvannet) található - ez utóbbiak egyébként fontos forrásai a város ivóvizének. A legmagasabb pont a 629 m magas Kirkeberget. Bár Oslo népessége más fővárosokkal összehasonlítva nem nagy, szokatlanul nagy a területe, melynek kétharmadát védett erdők, dombok és tavak teszik ki. Számos parkja és nyílt területe szellős és zöld képet ad neki. Nem ritka esemény (különösen télen) vad jávorszarvasok megjelenése Oslo városiasabb részein sem.
Japoniak Txinari proposatu zion Korean erreforma bat aurrera eramatea, baina Txinaren ezetza zela eta, gudan sartu ziren, Japoniak irabaziz. 1910an, Korea Japoniaren menpean zegoen.
Okupazio garaian, elikagaiak eta lan esku merkea ustiatu zuten. Japoniar lurjabe eta enpresariek Koreako aberastasunak ustiatzeko azpiegiturak osatu zituzten, eta 1930. hamarkadan, guda materiala hornitzeko industria jarri zuten.
Japoniar hondamendiaren ostean, iparraldea Sobietarren menpe geratu zen, eta hegoaldea AEBen menpe (38 paraleloan). Bi potentzien arteko tirabirak zirela eta, ez zen Korea bakarra eratu, eta 1948an bi estatu eratu ziren: Hegoaldeko kapitalista eta Iparraldeko komunista.
SESBak (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna), penintsulan estatu bakarra onartu zuten (Ipar Korea), eta Nazio Batuak (AEBren menpe zegoena), Hego Korea. 1950an, Iparraldea ia Hegoalde osoa okupatu zuen, baina AEBk Hegoaldea laguntzera joan zen. Orduan, Txinak gauza berbera egin zuen, Iparraldea lagunduz. Hiru urtez gerran egon ziren bi herrialde hauek beste herrialde batzuen esku sartzeagatik (AEB eta Sobietar Batasunaren erruagatik). Azkenean, 1953an, armistizioa sinatu zuten, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko muga 38 paraleloa izanez.
Iparraldean (sobietarren menpe) politika komunista bat garatu zen eta Hegoaldean, berriz, (estatubatuarren menpe zegoena) kapitalista eredua jarraitu zuen.