Korsikera
Wikipedia(e)tik
Korsikera corsu, lingua corsa |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Frantzia, Italia | |
Eskualdea: | Korsika Sardinia iparraldea |
|
Guztira hiztunak: | 400.000 (zalantzazkoa, ziur aski 100.000 inguru) | |
Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
Hizkuntza familia: | Indo-Europarra, Italikoa, Erromantzea, Italiera, Korsikera |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | - | |
Araugilea: | - | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | co | |
ISO 639-2: | cos | |
ISO/FDIS 639-3: | — | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Korsikera (Corsu) Korsikan mintzatzen den latinetiko hizkuntza da. Antzeko hizkuntza Sardinia iparraldean mintzatzen da Gallura eskualdean. Italierarekin antz handia du eta sarri dialekto toscandarren multzokoa jotzen da, bi multzotan banaturik dagoena: cismontanoa eta oltramontanoa.
XIX. mendearen hasierara arte, korsikera eta italiera hizkuntza beraren bi aldaera gisa hartzen ziren, korsikera hizkuntza mintzatua eta italiera hizkuntza idatzia kontsideratuz. Frantziako Bigarren Inperioaren ostean, korsikera italieratik aldenduz joan zen, literatura korsikar bat jaioz. Hizkuntza izaeraren aldarrikapena nahikoa berria da, XX. mendeko 80ko hamarkadakoa. Hizkuntzalari gehienentzat, ordea, korsikera Toscanako mintzairaren aldaera bat da.
Korsikera italo-erromantze hizkuntza taldearen parte da. Korsika osoan hitz egiten da, Bonifaziu eta Calvi hirietan izan ezik, non genovar jatorriko dialekto liguriarra hitz egiten baita. Korsika hegoaldeko hainbat aldaera, era berean, Sardinia iparraldeko mintzairaren (Gallurese) oso antzekoak dira; autore gehienen iritziz Sardinia iparraldean hitz egiten dena korsikera da sardinieraren ordez.
Korsikeraren hizkuntzalariek hizkuntza polinomiko-az hitz egiten dute, tokiko aldaera desberdinak azpimarratuz. Nazionalismo korsikarrak korsikeraren hizkuntza izaera azpimarratu du. Egun lehen hezkuntzan irakasten da eta Frantziako hizkuntza estatusa du, Frantziako Kultura Ministerioaren eskutik.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |