Sardiniera
Wikipedia(e)tik
Sardiniera Sardu, Saldu |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Italia | |
Eskualdea: | Sardinia | |
Guztira hiztunak: | 2,5 milioi | |
Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Italikoa Erromanikoa Hegoaldeko erromanikoa Sardiniera |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | ez du | |
Araugilea: | arautu gabea | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | sc | |
ISO 639-2: | srd | |
ISO/FDIS 639-3: | srd | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Sardiniera (Sardu edo Saldu) Sardinia irlan (Italia) hitz egiten den hizkuntza da. Sardiniako erregio autonomo osoan hitz egiten da, Alger hirian izan ezik, non katalana (forma arkaiko batean) den bertako hizkuntza; San Pietro eta San Antioco uharteetan, beraien aldetik, liguriar dialektoa mantentzen da.
Sardiniera hizkuntza indoeuropar erromantzea da, mendebaldeko neolatindar taldekoa. Hainbat dialektotan banatua dago eta latinaren ezaugarriak gehien mantentzen dituen hizkuntza legez kontsideratzen da.
Sardiniera bi talde nagusitan banatzen da:
- Sardiniera logudorearra (Logudorese), Sardiniako iparraldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Aldaerarik arkaikoena da; baita latinetik gertuen dagoen hizkera eta prestigio handiena duena ere. Kultur sorkuntzarik aldetik ere aldaera hau biziena da.
- Sardiniera kanpidanearra, irlaren hegoaldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Katalanaren zein Toscanako eragin nabaria du. Aldaera honek hiztun kopuru handiena biltzen du.
Era berean, ondokoak ere sardinieraren dialektoak kontsideratzen dira, nahiz eta korsikera eta beste hizkuntza batzuen eragin hadiagoa duten:
- Galurearra (Gallurese), Galluran hitz egina (irlaren ipar ekialdean); Korsikako iparraldeko dialektoekin lotura handia du, bai egitura gramatikalari eta baita ahoskerari ere dagokionean.
- Sasarearra (Sassarese), Sassari, Porto Torres eta inguruetan hitz egina, galurearra eta logudorearraren arteko aldaera da, eta Pisako, Genovako zein Kataluniako eragin nabaria du.
1997az geroztik, sardiniera Sardiniako bigarren hizkuntza ofiziala da, italierarekin batera.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Accademia campidanese di lingua sarda (sardiniera kanpadinearrean)
- Ditzionàriu online (sardinieraz, italieraz eta ingelesez)
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |