Dialekto
Wikipedia(e)tik
Dialekto hizkuntza batek zonalde geografiko batean duen aldaerari deritzo. Hizkuntza eta dialekto baten arteko ezberdintasuna ez da argia. Askotan arrazoi politikoak direla medio, dialekto bat hizkuntza bilakatu da, eta alderantziz. Serbokroazieraren dialekto izan da kroaziera urte askoan, baina Kroaziak independentzia lortu zuenetik hizkuntza bihurtu da. Max Weinreich linguistak hau dio: "Hizkuntza bat, armada duen dialekto bat da".
Euskararen dialektoei euskalki deritzaie.