Zelula horma
Wikipedia(e)tik
Zelula horma zelula inguratzen duen geruza gotorra da. Bakterio, archaea, onddo, landare eta algetan aurkitzen dira. Animalia eta beste protista zeluletan zelula mintzak bakarrik inguratzen du.
Osaketa desberdina dute zelula desberdinen hormak baina izen eta funtzio berdinak dituzte. Zelulei babesa, gogortasuna nahiz gelditasuna eta balantze osmotikoa ematen dio.
Eduki-taula |
[aldatu] Landare zeluletan
Landare zelulek horma gogor zein bizigabea dute. Polisakaridoz, monosakaridoz eta gatz mineralez osatuta.
Funtzioak: Transpirazioa, zurgapena, zura osatu eta landarea zutik mantendu.
Horma hau ezinbestekoa da landareetarako, hau gabe zelula ura hartzen egongo litzateke etengabe.
[aldatu] Egitura eta osaketa kimikoa
Hormaren lodiera zelularen adina eta funtzioekin lotuta dago eta hiru geruzatan banatzen da.
- Erdiko xafla: hormetako oinarrizko egitura da eta zementu modura funtzionatzen du zelularen ondoz ondoko geruzak elkarrekin pilatuz. Egitura bakuna eta sendotasun likatsua du pektinari esker.
- Oinarrizko horma: Landare zelularen kanpoko aldea mugatzeaz arduratzen da, mehea eta elastikoa da. Horma hau erretikulu mikrofibrilarrez eta matrize amorfoz osatua dago.
- Horma sekundarioa: Landareek dituzten zelula batzuk beste horma bat izaten dute loditasuna eta gogortasun mekanikoa lortzeko. Oinarrizko horma gehiago sortzen ez denean eratzen da. Horma hauek garrantzi handia dute ehunak garraiatzeko edo gogortasun mekanikoko zeluletan.
[aldatu] Onddo zeluletan
Horma zelularraren osaketa kimikoa aldakorra da, gluzidoz, proteinaz eta lipidoz osaturik dago. Onddo talde gehienen hormak kitinaz glukoproteinaz, koipe azidoz, fosfolipidoz, gatz mineralez osaturik daude eta pigmentuak dituzte.
[aldatu] Bakterioetan
Zelula prokariotiko eta eukariotikoak egitura desberdina dute:
- Prokariotikoak: horma porotsua, mintz zitoplasmatiko forma emateko.
- Eukariotiko: lodiera desberdineko hormak,horrela, bi talde: bakterio Gram-positibo (zelula horma mehea da, bi geruza kanpokoa eta barrukoa) eta Gram-negatiboak (horma lodiagoa osatzen du eta uniformea da.)
Bi hormek multzo peptido izeneko egiturak osatzen dituzte. Gram-negatiboan bakarra dago eta positiboan gehiago. Multzo honek zelula baten tamaina duen molekulak sortzen ditu eta denetan bi oinarri agertzen dira, batetik, kate linealeko polisakaridoa eta bestetik, disakaridoa.