Somalia
Wikipedia(e)tik
Somalia Soomaaliya |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Lema nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Soomaaliyeey Toosoow | |||||
![]() |
|||||
Hiriburua | Muqdisho (Mogadiscio) 2°02′I 45°21′E |
||||
Hiri handiena | Muqdisho | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Somaliera | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Trantsizio gobernua (anarkia) Abdullahi Yusuf Ahmed Ali Mohammed Ghedi |
||||
Independentzia |
Italia eta Erresuma Batutik 1960 uztailaren 1 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
637.657 km² (41.) 1,6% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (1975) - Dentsitatea |
8.591.629 (87.) ~3.300.000 13 biztanle/km² (170.) |
||||
Dirua | Txelina (SOS ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +3) Ez (UTC +3) |
||||
Interneteko domeinua | .so | ||||
Telefono aurrezenbakia | +252 |
||||
Herritarra | somaliar | ||||
Somalia Afrika ipar-ekialdeako estatua da, Afrikako Adarrean kokatua. Mugakide ditu Kenia hego-mendebaldean eta Etiopia eta Djibuti ipar eta mendebaldean. Ekialdean Indiar ozeanoa du.
Hiriburua Muqdisho (Mogadiscio) da.
Eduki-taula |
[aldatu] Somaliako geografia
Sakontzeko, irakurri: Somaliako geografia
Somalia Afrikako ekialdean kokatuta dago, Ekuatorearen iparraldean. Ekialdean Indiar Ozeanoa dago eta iparraldean Adengo Golkoa. Etiopia eta Djiboutirekin bateran Afrikako Adarra deitzen den eskualdea osatzen du. Italia eta Erresuma Batuak historikoki kolonizatutako bi Somalilandiak batzen ditu herrialdeak.
3.025 kilometroko kosta du eta beraz Afrika osoan kosta gehien duen herrialdea da. 637.657 km2 ditu, munduko 42. handiena.
Herrialdearen iparraldea menditsua da, eta 900 eta 2.100 metroko altuerak izan ohi ditu alde horretan. Erdialdea eta hegoaldea, aldez, lauak dira, 180 metroko batazbesteko altuera duelarik. Juba ibaia eta Shabele ibaiak, biak Etiopian jaiotzen direnak, Somaliako hegoaldean kokatzen dira. Shabele bakarrik euria egiten duenean heltzen da Indiar Ozeanora.
[aldatu] Somaliako historia
Sakontzeko, irakurri: Somaliako historia
[aldatu] Aintzinaroa
Aintzinako Egipton Somalia Punt moduan ezagutzen zen eta bere biztanleak berebere beltzak zirela esaten da. Bost mendetan zehar (II.etik V. mendera) eskualde gehienak Etiopian zegoen Aksumeko Erreinuaren pean egon ziren.
VII. mendean arabiar tribuek bizilekuak jarri zituzten, batez ere Adengo Golkoaren ertzean komertzioa bultzatzeko bertako herri kuxitekin. Hortik aurrera mende batzuetan Somalia herri Islamiar bilakatu zen.
XIV. mendean arabiar itsasgizonek Moqdisho aukeratu zuten jai leku garrantzitsu moduan. Komertzio handia zegoen Oromo, Afar eta gaur egungo Eritrean bizi ziren herriekin.
Hala ere nahiz eta herri musulmana izan Etiopia kristauarekin harreman oso onak izan zituen, nahiz eta Yihadak garai hartan indar handia eduki.
[aldatu] Erdi Arotik XIX. mendera
Etorkizunean Somalia izango zenean Portugalek izan zuen presentzia txikia eta komertziala izan zen. 1516an portugaldarrak Zeilaa iritsi ziren, baina otomanoek garaitu zituzten eta bertatik kanporatu. 1698an Omaneko sultanak Portugali irabazi eta Afrikar kosta osoa euren esku geratu zen. 1729 Obbia Omanen menekoa bilakatu zen guztiz. Al-Busaid dinastiak kolonizazio prozesu honekin jarraitu zuen 1741tik aurrera. Garai horretan Muqdishoko errepublika (non sultan baten antza zuen gobernadorea zegoen), Obbiako sultana eta Majertingo sultanak Omaneko sultanaren boterea onartu zuten. 1803an azken hau Ingalaterrarekin aliatu zen wahabbiten aurka. 1840an Sayyid Said sultanak hiruburua Zanzibarrera mugitu zuen eta horrela Somaliako lurraldeen gaineko kontrola handiagoa izan zen.
[aldatu] Esplorazioen garaia
1833an europar esplorazioak hasi ziren. Hainbat esplorazioren garrantzitsu egon ziren eta beste hainbat zientifiko. 1887an Erresuma Batua Somaliaren iparraldean jarri zen eta Leonce Lagarde Obockeko gobernadore izendatu zuten. Abisiniarrek Harrar hiria hartu zuten urte berean.
[aldatu] Historia garaikidea
[aldatu] Benadir
Sakontzeko, irakurri: Benadir
Sakontzeko, irakurri: Benadirreko Eskualdea
Benadir (arabieraz بنادر , somalieraz Banaadir) konpainia pribatu batek kudeatutako gaur egungo Somaliako lurren hartu zuten izena izan zen. Italiak lur hauek erosi eta Italiar Somaliaren parte bilakatu zuten. Somaliako hegoaldea hartzen zuen, Juba ibaiaraino. Gaur egun Somaliaren barnean eskualde berraldarrikatu dute euren burua.
1905eko martxoaren 16an bilakatu zen Italiar Somaliaren parte.
[aldatu] Italiar Somalia
Sakontzeko, irakurri: Italiar Somalia
Italiar Somalia Italiak gaur egun Somalia dagoen lekuan eta Benadirren ordez 1905eko martxoaren 16an sortu zuen kolonia izan zen. Herrialdea sortzerakoan bertako sultanatoak (Gueladi, Obbia eta Majertin) kenduak izan ziren.
1908an Abisiniako tratatuarekin mugak ezarri ziren, 1915ean Britaniar Somaliarekin mugak zehaztu ziren eta 1925an Erresuma Batuak Trans Juba eskualdea eman zien. 1936an Italiar kolonietako probintzia batean eraldatu zuten. 1936n Ogaden eta Britaniar Somalia gehitu ziren, baina 1941eko martxoaren 16an Bigarren Mundu Gerraren ondorioz Ogaden bereiztu eta Etiopiara gehitu zuten aliatuek.
1960ko Uztailaren 1ean Somalia independizatu zen eta lau egun lehenago independiente egin zen Britaniar Somaliarekin batu.
[aldatu] Britaniar Somaliland
Sakontzeko, irakurri: Britaniar Somaliland
Britaniar Somalilanden sorrera 1884an Britaniarrek eskualde hau Egiptotik banatzean sortu zen protektoradoa izan zen. Indiatik kuadeatzen zen 1898ra arte, Londonetik egin zela eta ondoren 1905ra arte, bertan ezarri zela Ofizina Koloniala. 1940an Italiak okupatu zuen, baina 1941ean Britania Handiak berriro konkistatu zuen. 1960ko Ekainaren 26an Somaliland moduan independizatu zen eta lau egun geroago Italiar Somaliarekin batu zen, Somalia sortuz.
[aldatu] Independentziatik aurrera
[aldatu] Gobernua eta politika
Somalia Etiopiarekin gerran egon zen 1964tik 1987ra, Ogadenen autonomiaren gaia zela eta. 1991an Somalilandiak bere independentzia aldarrikatu zuen.
Herrialdea 1969tik 1991ra Mohamed Siad Barre jeneralak gobernatu zuen, baina urte horretatik aurrera estatua bera desagertu zen, nahiz eta NBE eta EEBBk lan handia egin horren kontra. Esan daiteke 1991tik Somaliak ez duela gobernurik.
NBEk onartzen duen gobernuak ez du herrialdearen gehiengoa kontrolpean eta kontrolatzen duen zonaldea txikia da beste batzuek kontrolatzen dutenarekin alderatuta. 2006ko azaroaren 1ean Iparraldean onartutako gobernuaren artean eta hegoaldeko komunitate islamikoen arteko negoziazioak eten ziren.
[aldatu] Gatazkak
Somaliak lurralde gatazkak ditu bere mugakide guztiekin.
- Etiopiarekin Ogadenegatik ditu liskarrak. Ogaden Etiopiako Somaliako Estatua osatzen du batez ere.
- Keniarekin shiftek erasotzen duten iparraldeko eskualdeagatik, bertan gehiengoa somaliarra baita.
- Somalilandekin Sool eta Sanaag eskualdeak independiente autoizendatua izan den estatuarenak edo Puntlandeko lurralde autonomokoak diren erabakitzeko.
[aldatu] Somaliako ekonomia
Sakontzeko, irakurri: Somaliako ekonomia
Guda zibilaraino abeltzaintza eta nekazaritzan oinarritzen zen, baina hortik aurrera geldi egon da. Gaur egun kanpotik ematen zaion dirua da ekarpen ekonomiko ia bakarra. Hala ere Somaliak mineral eta petrolio ugari ditu, ez direnak ustiatzen.
Gobernua ez dagoenez hainbat lekutan garatzen den merkatu ekonomia anarkokapitalismoaren eredutzat hartua izan da. Muqdishon internet eta telefono entrepresak daude, hiri mailan lan egiten dutenak.
[aldatu] Somaliako hizkuntzak
Sakontzeko, irakurri: Somaliako hizkuntzak
Ia-ia herritar guztiek somaliera hitz egiten dute, hizkuntza ofiziala. Somaliera batua Mudugeko dialektoen baturaz osatua dago. Bajuni herriak Kibajuni hizkuntza hitz egiten du eta Barawa herriak Chimweeinia hitz egiten du. Bi hauek swahiliaren dialektoak dira. Maay dialektoa Rahanweyn herriak hitz egiten du.
1973an egin ziren lehenengo idazketak eta hauek latindar alfabetoan egin ziren. Gaur egun dauden eskola eskasetan somaliera irakasten da.
Arabiera eta ingelera nahiko erabiltzen dira helburu administratiboetarako.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Somaliako eskualdeak
Sakontzeko, irakurri: Somaliako barrutiak
Somalia 18 eskualdetan (gobolka) banatuta dago:
|
[aldatu] Kanpo loturak
CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Iparraldeko Afrika![]() |
Aljeria • Egipto • Libia • Maroko • Mendebaldeko Sahara • Sudan • Tunisia | Mendebaldeko Afrika![]() |
Benin • Burkina Faso • Boli Kosta • Cabo Verde • Gambia • Ghana • Ginea • Ginea Bissau • Liberia • Mali • Mauritania • Niger • Nigeria • Senegal • Sierra Leona • Togo |
Erdialdeko Afrika![]() |
Angola • Afrika Erdiko Errepublika • Ekuatore Ginea • Gabon • Kamerun • Kongoko Errepublika • Kongoko Errepublika Demokratikoa • Sao Tome eta Principe • Txad | Ekialdeko Afrika![]() |
Burundi • Djibuti • Eritrea • Etiopia • Kenya • Komoreak • Madagaskar • Malawi • Maurizio • Mozambike • Ruanda • Seychelleak • Somalia • Tanzania • Uganda • Zambia • Zimbawe |
Hegoaldeko Afrika![]() |
Botswana • Hego Afrika • Lesotho • Namibia • Swazilandia | Menpeko lurraldeak eta bestelakoak: |
Erresuma Batua: Santa Helena • Espainia: Kanariar Uharteak • Melilla • Zeuta • Frantzia: Mayotte • Réunion • Portugal: Madeira |