Kixotea
Wikipedia(e)tik
Kixotea Miguel de Cervantes idazle espainiar ezagunaren libururik garrantzitsuena da. Munduko hainbat hizkuntzatara itzulita dago, tartean euskarara, mundu mailan literaturaren libururik aipagarrienetakoa izanda. Halaber, ugari izan dira zinemara eraman dituzten liburuaren bertsioak.
Gaztelerazko jatorrizko izenburua "El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha" bazen ere, ezagunagoa da "Don Quijote" izenarekin.
Zalduntza-liburutzat jotzen dute, hau da, zaldun eta printzesei buruzkoa. Kontuan izanda Cervantesek XVII. mendean idatzi zuela, ondorioztatuko dugu idazleak gai horiek metaforikoki baliatu zituela beste kontzeptu batzuk helarazteko.
Eduki-taula |
[aldatu] Zatiak
[aldatu] Lehen zatia
1605ean argitaratu zuten Madrilen, lehen aipatutako "El ingenioso hidalgo Don Quixote de la Mancha" hain zuzen ere.
[aldatu] Bigarren zatia
1615ean argitara eman zuten, "Segunda parte del ingenioso cavallero Don Quixote de la Mancha" izenarekin.
[aldatu] Euskarazko itzulpenak
- XIX. mendean, José Palacio Sáenz de Vitery idazle arabarrak (Legutio) liburua euskaratzeari ekin zion, baina hil zen lan izugarria amaitu barik. Madrilen (Palacio del Paseo del Cisne) zeuden eskuizkribuak ez dira gaur egun arte ailegatu, Espainiako Gerra Zibila dela eta.
- Don Kijote Mantxa'ko argitaratu zuten bi liburukitan. Zarautzeko Itxaropena argitaletxeak 1976an lehenengo zatia eta Jose Estornes Lasak 1985ean bigarrena. Pedro Berrondo izan zen itzultzailea.
- 2005ean, laugarren mendeurrena zela eta, edizio berritua batuaz argitaratu zuen Erein argitaletxeak, Patxi Ezkiagak laburtuta eta egokituta. Halaber, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Berrondoren lana argitaratu zuen faksimile berriztuetan.