Louis Pasteur
Wikipedia(e)tik

Louis Pasteur (Dole, Jura, 1822 abenduaren 27 - Saint-Cloud, Hauts-de-Seine, 1895 irailaren 28) zientzialari frantziarra zen, mikrobiologian aitzindaria.
Hasieran, kimika lantzen hasi zen, argiaren polarizazioaren inguruan. Gero, germenen teoria eraikitzen lan egin zuen. Frogatu zuen mikroorganismoek hartzidura laktiko eta alkoholikoan daukaten funtzioa. Hortik, pasteurizazio eta esterilizazio teknikak garatu zituen. 1885ean, amorruaren aurkako txertoa lortu zuen. Institut Pasteur fundatu zuen 1887an.
1895eko irailaren 28an hil zen Saint-Clouden, Paristik gertu. Urte hartan bertan, mikrobiologiaren sari handiena lortu zuen, Leeuwenhoek domina.