Schengeneko Hitzarmena
Wikipedia(e)tik
Schengeneko Hitzarmena Europar Batasunaren (EB) eraikuntzaren pausorik garrantzitsuenetarikoa dugu. Hitzarmenak, Batasunaren barnean zonalde bat ezartzen du, non EBren biztanleek inongo muga zein kontrolik gabe ibiltzeko aukera dute.
Estatuen arteko mugak kendu zituen 90eko hamarkadaz geroztik.
[aldatu] Historia
1985ko ekainaren 14an sinatu zen akordioa, Schengen-en (Luxenburg). Orduko Europako Elkarte Ekonomikoaren bost estatuek, Alemania, Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgek sinatu zuten euren arteko mugak kentzeko.
Beranduago Italia, Espainia, Grezia eta Portugal gehitu dira Hitzarmenera. Beraz, herrialde hauen arteko mugarik ez dago eta batetik bestera igarotzeko, NANarekin nahikoa da.
2005ean, Suitza gehitu zen, nahiz eta ez izan Europar Batasuneko estatua; 2008tik aurrera izango da ofizialki. Bestalde, Batasuneko bi estatuek, Erresuma Batua eta Irlanda, Schengenetik kanpo egotea erabaki zuten. Beraz, herrialde hauetara igaroteko pasaportea derrigorrezkoa da.
2005 eta 2007an, EBera gehitutako 12 estatuak oraindik Schengeneko Hitzarmena sinatzeko prozesuan daude.