Abuztuaren 30
Wikipedia(e)tik
<< | Abuztua | >> | ||||
A | Aa | Az | Og | Os | L | I |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
2008 |
Abuztuaren 30a gregoriar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita bigarren eguna da, 243.a bisurteetan. 123 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
[aldatu] Euskal Herrian
- 1979 - ETAk polizia nazional bat hil zuen Zumarragan, eta beste bat Donostian.
[aldatu] Munduan
- 1848 - Costa Ricak bere independentzia aldarrikatu zuen.
- 1874 - Erresuma Batuan gehienez 10 orduko laneguna ezarri zuten, baita 9 urtetik beherakoek lanik ez egitea ere.
- 1902 - Pelée sumendiko isuri piroklastikoak 1.300 lagun hil zituen Morne Rouge herrian, Martinikan.
- 1918 - Vladimir Leninek atentatu politiko bat pairatu zuen eta bizitza osorako lesioak geratu zitzaizkion.
- 1923 - Dolar estatubatuar bat 10 milioi marko alemaniarrengatik aldatzen zen.
- 1991 - Azerbaijanek SESBrekiko independentzia lortu zuen.
- 1993 - Hassan II.a Marokoko erregeak bere izeneko Meskita Handia inauguratu zuen Casablancan, munduko handiena Mekaren ondoren.
- 1996 - FARCek base militar bat hartu zuten Kolonbian. 28 militar hil ziren, 16 zauritu eta 60 lagun bahitu zituzten.
- 1999 - Ekialdeko Timorreko (orduan Indonesiak okupatua) biztanleen %95ak independentziaren alde bozkatu zuen.
[aldatu] Arte eta kultura
[aldatu] Zientzia eta teknologia
- 1857 - Lehenengo trenbidea inauguratu zuten Argentinan.
- 1879 - Thomas Alva Edisonek bere lehen aparatu telefonikoa aurkeztu zuen, Felipe Heissen aurreko sistema hobetu zuena, Antonio Meuccik perfekzionatua (baina Bellek hartu zuen bere gain lorpena).
- 1984 - NASAren Discovery transbordadore espaziala lehen aldiz jaurti zen.
[aldatu] Kirolak
- 1926 - Ernst Vierkotter igerilari alemaniarrak Mantxako itsasoa zeharkatu zuen errekorra jarriz: 12 ordu eta 42 minutu.
- 1987 - Ben Johnson atleta kanadarra munduko gizonik lasterrena bihurtu zen Erroman, 100 metro libreen proban 9,83 segundoko marka ezarriz.
[aldatu] Jaiotzak
[aldatu] Euskal Herrian
- 1856 - Kaietano Sanchez Irure euskal idazlea.
- 1960 - Jabier Muguruza euskal idazle eta musikagilea.
- 1974 - Javier Otxoa euskal txirrindularia.
- 1974 - Ricardo Otxoa euskal txirrindularia. (h. 2001)
- 1978 - Veronica Moral euskal aktorea.
- 1985 - Aritz Aranburu surflari zarauztarra.
[aldatu] Munduan
- 1334 - Pedro I.a Gaztelakoa Ankerra, Gaztelako erregea (h. 1369).
- 1797 - Mary Shelley idazle ingelesa (h. 1851).
- 1852 - Jacobus Henricus van't Hoff kimikari herbeheretarra eta 1901eko Kimikako Nobel Saria.
- 1871 - Ernest Rutherford fisikari eta kimikari zeelandarra eta 1908ko Kimikako Nobel Saria (h. 1937).
- 1884 - Theodor Svedberg kimikari suediarra eta 1926ko Kimikako Nobel Saria.
- 1930 - Warren Buffett finantza-gizon estatubatuarra.
- 1937 - Bruce McLaren 1 Formulako gidari zeelandarra.
- 1948 - Mari Luz Cristóbal Caunedo abeslari asturiarra.
- 1958 - Anna Politkovskaia kazetari errusiarra. (h. 2006).
- 1972:
- Cameron Diaz aktoresa estatubatuarra.
- Pavel Nedved futbolari txekiarra.
- 1982 - Andy Roddick tenislari estatubatuarra.
[aldatu] Heriotzak
[aldatu] Euskal Herrian
- 1956 - Aita Donostia (Jose Gontzalo Zulaika) euskal idazle, musikagile, ikertzaile eta euskaltzain urgazlea (j. 1886).
[aldatu] Munduan
- 526 - Teodoriko Handia, ostrogodoen erregea.
- 1928 - Wilhelm Wien, fisikari alemaniarra eta 1911ko Fisikako Nobel Saria.
- 1935 - Henri Barbusse, idazle eta kazetari frantziarra. (j. 1873)
- 1940 - Joseph John Thomson, fisikari britainiarra eta 1906ko Fisikako Nobel Saria.
- 1946 - Konstantin Rodzaevsky, faxista errusiarra (exekutatua). (j. 1907)
- 2003 - Charles Bronson, aktore estatubatuarra. (j. 1921)
- 2006 - Naguib Mahfuz, idazle egiptoarra eta Literaturako Nobel Saria.
[aldatu] Jaiak eta urteurrenak
Santuak: Arrosa, Bonifazio, Dasio, Felix eta Tekla.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |