Zarautz
Wikipedia(e)tik
Zarautz |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Zarautz | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Urola Kosta |
||
Posta-kodea | 20800 | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
4 m 14,80 km² 22.323 (2006) 1520,14 bizt/km² |
||
Sorrera | 1237 | ||
Herritarra | zarauztar | ||
Alkatea | Jon Urien Krespo (Eusko Alkartasuna) | ||
www.zarautz.org | |||
Zarautz Gipuzkoako kostaldearen erdialdean dagoen udalerria da, Urola Kosta eskualdeko hiriburua eta herri turistiko eta komertziala dena.
Uda garaian Zarauzko hondartza (2,8 km) egunero beterik egoten da. Urtero biztanleria goraka egiten doa eta 2006ean ia 22.500 biztanle zituen. Udaran biztanleria laukoiztu egiten da; 80.000 biztanletara iristen. Udalaren aurreikuspenen arabera, 2010 urterako, Zarautzek 30.000 biztanle inguru edukiko ditu.
Hondartzako mendebaldeko ertzean, Narrosko Jauregia dago. Isabel II.a eta Belgikako Fabiola erreginak bertan igarotzen zituzten oporraldiak.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Mendebaldean Getaria, hegoalde eta ekialdean Aia eta iparraldean Kantauri itsasoa mugakide ditu herriak.
[aldatu] Auzoak
Zarautz hurrengo auzoetan banatzen da:
- Abendaño (industrialdea)
- Aitze
- Alde Zaharra
- Aritzbatalde
- Asti
- Azken Portu
- Elkano
- Itxasmendi
- Hiruerreketa
- Iñurritza edo San Pelaio
- Mendilauta (gehienbat udarako bizilekuez osatua)
- Santa Barbara
- Salbide
- Talaimendi
- Urteta
- Vista Alegre
- Zelai-Ondo
[aldatu] Euskara
Gipuzkeraren aldaera bat da herriko jatorrizko euskalkia.
Zarauzko euskara Urolako besteekin batera taldekatu daiteke, nahiz eta Beterriko hizkerekin zubi-lana egiten duen. Zarauzko kaleko hizkerak berezitasun batzuk ditu ingurukoekin alderatuta; Zarauzko baserritarren hizkera, ordea, inguruko auzoetako baserritarren berbera da: Urdaneta, Aizarna, Sarasola, Elkano, Meaga, Oikia, Askizu... [1]
[aldatu] Izenaren inguruan
Euskarazko forma, Zarautz, da herriaren izen ofizial bakarra. TZ bukaerako toponimoak deklinatzen den eran jokatzen da: Zarauzko (NONGO kasua), Zarauztik (NONDIK). Forma hauetan Zarauz agertzen da osagarri gisa, eta hori gaztelaniazko izenaren forma bera izaki, 20. mendeko azken laurdenean egon izan dira saio puristak forma hori ebitatzeko: Zarautz-ko udaltzaingoa bezalako forma okerrak erabili izan ziren garai batean.
[aldatu] Turismoa
Isabel II.ak oporraldi-hiri aukeratu zuenetik, XIX. mendea, turismoak izugarrizko bultzada izan zuen Zarautzen. Biztanleria eta eraikitako lur-eremua asko igo da. Gaur egun, Donostia eta Bilborekin batera, Euskadiko turismo-gunerik garrantzitsuena da. Bere hondartza, ia 3 kilometroko luzerarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko luzeena bilakatzen da. Hondartzaren erdialdean, Desertu Txikia izeneko eremuan, Karlos Argiñanoren hotel eta jatetxea dago.
Zarauzko Turismo Bulegoaren estatistiken arabera, turista gehienak Madrilgo Erkidegoa, Nafarroa, Katalunia, Frantzia, Italia, Erresuma Batua eta Zeelanda Berritik joaten dira. Azken hauek uda partean, Sanferminak direla-eta.
Zarautzek 5 hotel, apartamendu eta ostatu ugari, 2 kanpin eta dozena bat landa turismoko etxe ditu. Uda garaian, Gipuzkoako bigarren hiria bilakatzen da biztanleekiko Donostiaren atzetik. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren arabera, Zarauzko etxebizitzen %30a bigarren egoitzak dira.
[aldatu] Politika
Zarautzek izan dituen azken lau alkateak Eusko Alkartasunarenak (EA) izan dira, bertan sortu baitzen alderdia. 2007ko udal hauteskundeak demokraziako berdinenak izan dira alderdien emaitzarekiko. Oraingo alkatea Jon Urien da.
2007ko hauteskundeen osteko emaitzak ondoko hauek izan ziren:
Alderdi politikoa | Bozka kopurua | Bozken %a | Zinegotziak |
---|---|---|---|
EA | 2.155 | % 19,77 | 5 |
EAJ | 2.072 | % 19,00 | 5 |
PSE-EE | 1.918 | % 17,59 | 5 |
EB-Aralar | 1.722 | % 15,79 | 4 |
PP | 951 | % 8,72 | 2 |
EAE-ANVren hautagaitzak debekatu egin zituzten. Hala ere, hauteskundeetara aurkeztu ziren, legearen arabera ANVren botoa baliogabe gisa zenbatuz. Baliogabeko botoak 1.866 izan ziren. Abstentzioa, bere aldetik, %37,01ekoa izan zen[2].
[aldatu] Jaiak
- Ekainaren 26a: San Pelaioak
- Abuztuaren 15a: Amabirjinak
- Irailaren 9a: Euskal Jai Eguna
- Urriaren 20a: Oteizaren Eguna
[aldatu] Gazteria
2005eko urriaren amaieran, herriko 200 bat lagunek aspaldian hutsik zegoen lantoki zahar bat okupatu zuten, bertan Zarauzko Gaztetxea kokatuz. Berrehun ekitaldi baino gehiago antolatu dira bertan, kontzertu, zine forum, solasaldi, erakusketa eta mahai-inguruak kontuan hartuta.
[aldatu] Hedabideak
- Zarauzko Telebista, euskarazko katea.
- Jaitxiki Telebista (UK4 Telebista), kate elebiduna.
- Urola Kostako Hitza, eskualdeko egunkaria. Zarautzen du egoitza nagusia.
- Arraio Irratia, musika eta kulturari buruzko katea.
- Hit Zarautz Kosta, musika irrati katea.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
Sakontzeko, irakurri: Zarauztar ezagunen zerrenda
Francisco Escudero musikagilea, Jose Angel Iribar futbolari eta entrenatzailea, Eloy de la Iglesia zinema zuzendaria, Andoni Egaña bertsolaria eta Karlos Argiñano sukaldaria aipatzekoak dira beste hainbesteren artean.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Zarautz Hizketan, 2007, Asier Sarasuak komentatua
- ↑ 2007ko udal hauteskundeetako emaitzak Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |