Creative Commons
Wikipedia(e)tik
Creative Commons sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazi asmorik gabeko erakundea da.
Creative Commons 2001ean sortu zuen Lawrence Lessig, egungo presidenteak. Lizentzia sorta bat eskaintzen dute, konfigurazio edo ezberdinak dituztenak. Egileak lana aipatzeko, berregiteko, lan eratorriak sortzeko, publikoki eskaintzeko, erabilpen komertziala egitea baimendu edo ez eta beste zenbaitetarako konfigurazioa definitzeko aukera dauka lizentzia hauei esker.
Berez ingelesez idatzita eta Estatu Batuetan erabiltzeko sortu ziren arren, International Commons bezalako ekimenei esker, jurisdikzio ezberdinetan aplikatu eta beste hizkuntza batzuetara itzuli ahal izan da. Espainiako legeriari egokitzeari dagokionean, zeina Bartzelonako Unibertsitateak egin zuen, euskara, gaztelania, katalana eta galizieraz itzulita daude.
[aldatu] Lizentziak
- Aitortu
- Aitortu-LanEratorririkGabe
- Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe
- Aitortu-EzKomertziala
- Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin
- Aitortu-PartekatuBerdin