Deribatu
Wikipedia(e)tik
Matematikan, deribatua funtzioaren aldaketaren adierazlea da. Integralarekin batera kalkuloaren bi gai garrantzitsuenetariko bat da; bata bestearen alderantzizkoak izanda (kalkuloko oinarrizko teoreman esaten den bezala).
Deribatuak, funtzioaren aldagaia hazten doan heinean, funtzioak hartzen duen balioaren hazkundea deskribatzen du. Aldi berean, beste funtzio bat definituko du eta funtzio berri hau aztertuz jatorrizko funtzioaren gorakortasuna eta beherakortasuna, ahurtasuna eta ganbiltasuna etab. ezagutu daitezke.
Bi aldagaietako funtzioen grafiketan zuzen tangentearen edo sekantearen limitearen malda adierazten du. Funtzioa jarraitua ez bada edo tangente bertikala badauka puntu batetan eta bere inguruan, hor ez da existituko funtzio horren deribatua.
Deribatuak aplikazio asko dauzka beste zientzia askotan. Fisikan, adibidez, abiadura posizioaren denborarekiko aldaketa adierazten du; beraz abiadura posizioaren denborarekiko deribatua da.
Eduki-taula |
[aldatu] Definizioa
Esandakoaren arabera deribatuak zuzen sekantearen malda adierazten du. Eskumako grafikotik ondorioztatzen denez, sekantearen maldaren idatzizko adierazpena hauxe da:
funtzioaren deribatua ezagutzeko eraman behar da aldagaiaren bi balioen arteko distantzia minimoa izatera. Horretarako
-ren balioa
-ra hurbiltzen doan limitea bilatu behar da:
[aldatu] Funtzioaren jarraitutasuna eta diferentziagarritasuna
Funtzioa eta bere deribatua aztertuz, bi ezaugarri hauek ezagutu daitzeke.
[aldatu] Funtzioaren jarraitutasuna
Artikulu nagusia: Jarraitutasuna
Funtzioak, jarraitua izateko puntu batetan, hainbat baldintza bete behar ditu (puntu horretan).
- Funtzioaren aldagaiaren aldaketa txikientzako funtzioaren balioak aldaketa txikia pairatu behar du.
- Limitea existitu behar da puntu horretan. Existituko da soilik eta baldin ezker-limitea eta eskuin-limitea berdinak badira.
- Limite horren balioak eta funtzioak puntuan hartzen duen balioak berdinak izan behar dute.
[aldatu] Funtzioaren diferentziagarritasuna
Artikulu nagusia: diferentziagarritasuna
Funtzioa diferentziagarria izango da puntu edo ingurune batetan soilik eta baldin bere deribatua existitxen bada puntu edo ingurune horretan.
Funtzioa ez bada jarraitua puntu batetan, hor ez du eukiko lerro tangenterik, beraz, ez da diferentziagarria izango. Hala ere, gerta liteke funtzioa puntu batetan diferentziagarria ez izanda jarraitua izatea. Hau ikusita, esan daiteke diferentziagarritasunak jarraitutasuna ondorioztatzen duela, baina ez alderantziz.
Funtzioaren deribatua beste funtzio bat denez, argi dago diferentziagarritasuna aztertu diezaiokela. Horretarako jatorrizko funtzioaren bigarren mailako deribatua (deribatuaren deribatuaren berdina) kalkulatu behar da. Horrela hirugarren, laugarren edota n-garren mailako deribatua kalkultu litezke (betiere hiru, lau edo n aldiz diferentziagarriak direlarik).
[aldatu] Notazioa
Deribatua adierazteko hainbat modu ezberdin daude gaur egun. Gainera, denborarekin, testuinguruaren arabera bata edo bestea erabiltzeko joera nabarmendu da.
[aldatu] Lagrangeren notazioa
Askotan, matematiketan eta fisikan, beste baten ondorioa den edo harreman estua daukan funtzioari edo ikurrari prima ikurra (') gehitu ohi zaio. Adibidez, makina baten beso baten luzerari l esaten bazaio besteei l', l'', etab. esatea oso arrunta da. Honi jarraituz, funtzioren deribatua funtzio' esaten zaio:
: funtzioa
: funtzioaren deribatua
: funtzioaren bigarren deribatua
: funtzioaren hirugarren deribatua
edo
: funtzioaren n-garren deribatua
Notazio hau Joseph Louis Lagrange fisikari eta matematikariaren omenez izendatu zen.
[aldatu] Leibnizen notazioa
Matematikan eta beste zientzia askotan, batez ere maila altuagoetan, Leibnizen notazioa erabiltzen da. Gottfried Leibniz matematikariaren omenez izendatu zen. Ezberdintasun nabaria aurrekoarekin ze aldagaiekiko deribatuko den adieraztean datza.
-en menpe dagoen
funtzioa
-ekiko deribatzeko:
Deribatuaren balioa puntu konkretu baten ,-n, adierazteko bi modu daude; biek baliogarritasun berdina daukatelarik:
Aldagai berarekiko egingo den hirugarren deribatua adierazteko historian zehar metodo korapilotsu hauek erabili dira:
edo
Gaur egun, sinpletasuna dela eta, edozein n-garren deribaturako balio duen notazioa da erabiliagoa:
Leibnizen notazio honek beste ezaugarri ona dauka erabiltzeko orduan, katearen legea adierazteko erreztasunean:
[aldatu] Newtonen notazioa
Isaac Newtonen omenez izendatua. Gaur egun, fisikan denborarekiko deribatuetan baino ez da erabiltzen.
[aldatu] Euler-en notazioa
Leonhard Eulerren omenez izendatua. Funtzioaren aurretik idatziz lortzen da aldagaiarekiko deribatzeko.
: funtzioa
: funtzioaren x-ekiko deribatua
: funtzioaren x-ekiko bigarren deribatua
: funtzioaren x-ekiko n-garren deribatua
f funtzioa aldagai bakarraren menpe dagoenean operadorearen azpiindizea aipatu gabe gera daiteke, ulertutatzat hartzen baita
: funtzioa
: funtzioaren deribatua
: funtzioaren bigarren deribatua
: funtzioaren n-garren deribatua
[aldatu] Gorakortasuna eta beherakortasuna
Artikulu nagusia: gorakortasuna eta beherakortasuna
Esan bezala, funtzioaren deribatua aztertuz zehaztu daiteke bere gorakortasuna, beherakortasuna eta puntu kritikoak bezalako puntu bereziak.
Funtzioaren deribatua 0 baino handiagoa denean gorakorra izango da eta 0 baino tzikiagoa denean beherakorra. Deribatua zero deneko edo existitxen ez deneko grafikoko puntuei puntu kritiko deritze. Puntu kritiko batetan bigarren deribatua positiboa bada maximo lokala izango da; negatiboa bada minimo lokala izango da; 0 bada, aldiz, ez da bietariko bat izango (agian inflexio-puntua).
Maximoak eta minimoak topatzeko modurik errezena deribatua 0-ri berdintzea denez, berau erabiltzen da gehienetan optimizazioa bezalako operazio matematikoetan.
[aldatu] Deribazio metodoak
Artikulu nagusia: deribatu taula
Definizioan emandako limitea garatuz hurrengo formula laburtuak lortzen dira.
F funtzioa: f-ren jatorrizkoa | f funtzioa: F-ren deribatua |
---|---|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
[aldatu] Adibide erreza
Aurreko taulan ikusten den bezala deribatzeko funtziorik errezenak polinomioak dira.
Izan bedi funtzioa. Aurretik esandakoaren arabera funtzio hau jarraitua eta diferentziagarria izango da
osoan.
-en deribatua,
, goiko metodoak erabilita kalkulatzerakoan
lotzen da.
Eskumako grafikoan adierazten da definizio eremuko tarte bakoitzean zer nolako portaera eukiko duen funtzioak.
[aldatu] Ikus, gainera
- Funtzioa
- Grafika
- Integrala
- Kalkuloko oinarrizko teorema