Eslovenia
Wikipedia(e)tik
|
|||||
Lema nazionala: Ez du | |||||
Hiriburua | Ljubljana | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Esloveniera | ||||
Ereserkia | Zdravljica | ||||
Independentzia - Deklaratua - Onartua |
Jugoslaviatik 1991ko ekainaren 25a 1992 |
||||
Hiri nagusiak | Ljubljana, Maribor | ||||
Gobernua | Errepublika Demokratikoa | ||||
Herri buruak - Presidentea - Lehen Ministroa |
Janez Drnovšek Janez Janša |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
150. postua 20.273 km² %0,6 |
||||
Biztanleria - Guztira (est. 2003) - Dentsitatea |
142. postua br/>1.935.677 96 bizt./km² |
||||
Barne Produktu Gordina - Guztira (2003) - BPG/capita |
22,76 bilioi € 13.714 € |
||||
Txanpona | Euroa (EUR) | ||||
Ordu eremua - Udan |
CET (UTC+1) CEST (UTC+2) |
||||
Telefono aurrizkia | +386 | ||||
Interneteko Domeinua | .si | ||||
Hurrengo erakundeetan partaide: EB, NATO, NBE eta OSCE |
Esloveniako Errepublika (Republika Slovenija) Europa Erdialdeko eta Europar Batasuneko herrialdea da. Mugak: Italia mendebaldean, itsaso Adriatikoa hego-mendebaldean, Kroazia hegoalde eta ekialdean, Hungaria ipar-ekialdean eta Austria iparraldean.
Eslovenia Jugoslaviako Erresumaren parte izan zen 1945 arte eta Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren parte 1991 arte, 1991an independentzia lortu zuelarik.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Badirudi egungo eslobeniarren arbaso eslaboak gaur Eslovenia den eremuan VI mendean iritsi zirela. VII mendean lehenengo estatu eslobeniartzat har daiteken Karantaniako Dukerria, sortu zen, 745 urtean independentzia galdu zuelarik Frankoen Inperioaren menpe erortzean. Honen ondorioz hainbat eslabo fede kristautari atxiki zitzaion.
Gutxi gora behera 1000 urtean, eslobenieran idatzitako lehenengo dokumentua idatzi zen, Freising eskuizkribua, hizkuntza eslabo batean Latindar alfabetuan idatzitako lehenengo dokumentua delarik. XIV mendean zehar, Esloveniako lurralde gehienak Habsburgoen menpe egon ziren, gerora Austria-Hungariar Inperioa osatuko zuten lurrekin batera. Esloveniarra gehiengoa ziren Karniola, Gorizia eta Gradiscako lurraldeetan, eta baita ere Istria, Karintia eta Etiriako zati batzuetan.
1848an Eslovenia aske eta bateratu baten aldeko mugimendua indartu zen, Austrian eman zen “Nazioen Udaberri” izeneko mugimenduaren barnean.
1918ko Austria-Hungariar Inperioaren gainbeherarekin batera, eslobeniarrak kroaziar eta serbiarrekin batera Esloveniar, Kroaziar eta Serbiarren Estatua sortu zuten, segituan Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma bezala izendatu zena. 1929an berriro ere izenez aldatu eta Jugoslavako Erresuna izendatu zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean Jugoslabiako Errepublika Federal Sozialistaren parte izan zen 1991ko Ekainaren 25ean, Hamar Egunetako Gerraren ondoren independentzia lortu zuen arte. 2004ko Martxoaren 29an NATO sartu zen eta 2004ko Maiatzaren 1ean Europar Batasunan.
[aldatu] Politika
Esloveniako estatuaren buru presidentea da, 5 urtero hautatzen dena. Botere betearazlearen buru lehen ministroa eta ministroen kontseilua dira, parlamentuak hautatua.
Esloveniako parlamentuak bi kamera ditu, Asanblada Nazionala (Državni zbor) eta Kontseilu Nazionala (Državni svet). Asanblada Nazionalak 90 kide ditu, batzuk zuzenean hautatuak eta beste batzuk sistema proportzionalez hautatuak (2 eserleku Hungariar eta Italiar gutxiengoentzako gordetzen dira). Kontseilu Nazionalak 40 eserleku ditu, eta gizarte, ekonomia, profesional etab. arlotako ordezkariek osatzen dute.
Asanbladarako hauteskundeak lau urtero ospatzen dira, Kontseilukideak bost urtero zeharka izendatzen direlarik.
[aldatu] Lurralde Antolamendua
[aldatu] Lurralde Historikoak
Esloveniako lurralde tradizionalak, aintzinako hiru koroetan (Karniola, Estiria eta Goriška) egin zen zatiketaren arabera:
- Gorenjska (Karniola Garaia)
- Štajerska (Estiria)
- Prekmurje (Transmuralandia)
- Koroška (Karintia)
- Notranjska (Erdialdeko Karniola)
- Dolenjska (Karniola Behera)
- Goriška
- Slovenska Istra (Istria Esloveniarra)
Azkeneko biak normalean batera hartzen dira kontutan, Primorska (Kostaldeko Lurraldea) deitutakoan.
[aldatu] Lurralde Naturalak
Esloveniako lehenengo lurralde naturalen zatiketak Anton Melik geografoak eta Svetozar Ilešič-ek egin zituzten 1936an eta 1968an. Ivan Gams-ek gauzatutako zatiketa berrian, lurralde hauek definitzen dira:
- Visokogorske Alpe (Alpeak).
- Predalpsko Hribovje (Muino prealpinoak).
- Ljubljanska Kotlina (Ljubljanako lautada).
- Submediteranska – primorska Slovenija (Submediterranear – kostaldeko Eslovenia).
- Dinarski kras notranje Slovenije (Eslovenia barnealdeko karst dinarikoa).
- Sobpanonosnka Slovenija (Eslovenia subpanonikoa).
[aldatu] Lurralde Administratiboak
Eslovenia estatu zentralista da, zatiketa administratiboa soilik helburu estatistikoentzako dira baliagarri. Lurralde estatistikoak hauek dira:
- Pomurska (1)
- Podravska (2)
- Koroška (3)
- Savinjska (4)
- Yasavska (5)
- Spodnjeposavska (6)
- Jugovzhodna Slovenija(7)
- Osrednjeslovenska (8)
- Gorenjska (9)
- Notranjsko-kraška (10)
- Goriška (11)
- Obalno-kraška (12)
[aldatu] Munizipalidadeak
Eslovenia 193 munizipalidadetan (občine) zatituta dago.
[aldatu] Geografia
Europa mailako lau eremu geografikok bat egiten dute Eslovenian: Alpeak, Dinariar Mendigunea, Pannoniar lautada, eta Mediterraneoa. Esloveniako puntu altuena Triglav (2864 m) da, eta herrialdearen bataz besteko altuera 557 metrokoa da.
Herrialdearen azaleraren erdia (10,124 km²) basoz osatzen da, Finlandia eta Suedia ondoren, Europako baso portzentai altuena duen hirugarren herrialdea delarik.
Klima submediterranearra da kostaldean, alpinoa mendietan eta kontinentala ekialdeko lautada eta bailaretan. Bataz besteko tenperaturak Urtarrileko -2°C eta Uztaileko 21°Cen artean dabil. Bataz besteko euri kopuruak: 1000 mm kostaldean, 3500 mm Alpetan, 800 mm hego-ekialdean eta 1400 erdialdean.
[aldatu] Ekonomia
Esloveniako ekonomia bere kontesturako nahiko aberatsa dela esan daiteke, Europar Batasuneko kide berrien artean BPG per capita altuena baitu. Inflazio tasa nahiko altua izan da azken urteotan eta hazkunde ekonomikoa goranzko tendentzia duela dirudi. Orokorrean herrialdeak nahiko ekonomia sendoa duela esan daiteke, baina oraindik lan dexente gelditzen da egiteke batez ere pribatizazio eremuan.
2007ko urtarrilaren 1ean, Tolarea utzi eta euroa hartu zuten txanpon bezala esloveniarrek.
[aldatu] Demografia
Eslovenian bizi diren talde etniko nagusiak hauek dira: Esloveniarrak (%89); Kroaziar, Bosniar, Serbiar eta Jugoslavia ohieko bestelako taldeak (%10); eta Hungariar eta Italiar gutxiengoak (%0,5).
Dentsitatea 95 biztanle/km²-koa da, Europa mailan nahiko baxua. Biztanleriaren %50 eremu urbanoetan bizi da, beste %50 eremu erruraletan.
Hizkuntza ofiziala esloveniera da, hegoaldeko hizkuntza eslaviarren taldekoa. Magyarrak eta Italiarrak estatus ofiziala dute Hungaria eta Italiako mugen ondoko lurraldetan.
[aldatu] Kultura
Esloveniako lehenengo edizioak Primož Trubar erreformatzaile protestanteak idatzitako Catechismus eta “Abecedarium” dira, 1550an argitaratuak.
Esloveniako di autore nagusienak France Prešeren (1800-1849) poeta eta Ivan Cankar (1876-1918) idazleak dira. Pinturari dagokionez, Ivana Kobilca eta Rihard Jakopič innpresionista dira margolari garrantzitsuenak. Arkitekturan Jože Plečnik arkitekto ezaguna da adierazgarriena.
Musikari dagokionez Jacobus Gallus (1550-1591) berpizkundeko konpositorea, Europako erdialdeko musika klasikoan eragin handia izan zuena, eta 20. mendeko Bojan Adamič filmetako musikagilea dira aipatu beharrekoak
[aldatu] Kanpo loturak
- Esloveniako Errepublika (ingelesez eta eslovenieraz)
- Esloveniako Errepublikaren Bulego Estatistikoa (ingelesez)
- Ljubljanako Unibertsitatea
- Maribor-eko unibertsitatea
- Primorska-ko Unibertsitatea
- The Slovenia Times, Esloveniako berriak ingelesez.
- Esloveniako datu ekonomikoak (ingelesez)
- Esloveniako turismo webgunea (hainbat hizkuntzatan)
- InfoSlovenia.be
Europar Batasuneko kideak | ||
---|---|---|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlanda • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre |