Ljubljana
Wikipedia(e)tik
Ljubljana |
|||
---|---|---|---|
Eslovenia | |||
|
|||
![]() |
|||
Izena
Ofiziala
|
Ljubljana |
||
Koordenatuak Azalera Biztanleria Dentsitatea |
46°03′I - 14°30′E 275 km² 265.881 (495.000 hirigune osoan) (2002) 966,8 bizt/km² |
||
Antolaketa
Eskualdea
Alkatea |
Karniola Danica Simšič |
||
Sorrera | XII. mendean | ||
Postakodea | 1000 | ||
www.ljubljana.si | |||
Ljubljana Esloveniako hiriburua da, Ljubljanica ibaiak Sava ibaia aurkitzen duen puntuan kokatua, Esloveniako erdialdean, Alpeak eta itsaso Adriatikoaren artean. 276.000 biztanle ditu.
Koordenada geografikoak 46.03°N, 14.30°E ditu eta 298ko garaieran kokatzen da. Klima kontinentala du, tenperaturak Urtarrileko -0.3°C eta Uztaileko 20.7°C artean mugitzen direlarik. Batazbesteko urteko euri kopurua 1350 mm-takoa da.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Ljubljana izenaren jatorriari buruzko eztabaidak oraindik dirau. Normalean “jubljena” (maitatua) hitz eslobenotik datorrela sinisten bada ere, oraindik ez da frogatu. Izenaren beste jatorri posible bat latineko “alluviana”n (ibaiaren gainezkak) egon daiteke. Azkenik, “Laburus” jainko eslabonikoaren iturria aipatzen dute beste batzuk, badirudi jainko hau izan zitekela lekuaren zaindari. (Alemanieraz: Laibach ; Italieraz: Liubiana)
[aldatu] Historia
Nahiz eta Erromatar Inperioak jadanik k.a. 15 urtean Emona izenarekin kolonia sortu zuen bertan, Ljubljanaren izen modernoarekin aurkitu izan diren lehenengo dokumentuak 1144koak (“Laibach” izen alemaniarrarekin) eta 1146koak (“Luwigana” izenarekin) dira.
1220an hiri-eskubideak lortu ondoren, Ljubljana Habsburgoenpean gelditu zen 1335ean. 1461ean apezpiku-jarleku bilakatu zen, eta Erdi Aroaren amaierarako Esloveniako gune kultural nagusia zen. Habsburgoen nagusitasunak 1809 eta 1813 urteen artean soilik eten zen, gerra Napoleonikoen ondorioz Ljubljana Frantziako Inperioaren probintzia Ilirioen hiriburu izan zenean. Berriro ere Austriarenpean, Ljubljana Karniolako hiriburu izan zen.
1918an, Austria-Hungariako Inperioaren gainbeherarekin, Esloveniak, Kroaziak eta Serbiak sortutako izen desberdinetako estatuaren barne, Esloveniako gune nagusiena izaten jarraitu zuen. Bigarren Mundu Gerran Italiak lehenengo eta Alemaniak gero okupatu zuten. Gerra ostean, Jugoslabiako Errepublika Federal Sozialistaren barneko Esloveniako errepublikaren hiriburu bilakatu zen. 1991an Hamar Egunetako Gerraren ostean Esloveniak independentzia lortu zuenean, Esloveniako Errepublika independentearen hiriburu izaten jarraitu zuen.
[aldatu] Arkitektura
Ljubljana lurrikarek behin eta berriro suntsitu izan dute. 1511ko lurrikararen ondoren, Ljubljana Berpizkundeko estiloan berreraiki zen, eta 1895ekoaren ondoren, Neoklasizismo eta Secession estiloetan. Beraz, hiriko arkitektura estilo desberdinen nahasketa da.
Hiriko erakin eta espazio publiko ugari Jože Plečnik arkitekto Esloveniar handiari zor zaizkio, gehienak bi gerra handien arteko urtetan eraiki zirelarik. “Tromostovje” zubi hirukoitz ezaguna ere bere lanen artean dago.
[aldatu] Artea
Ljubljanan aurki ditzakegu Esloveniako Arte Galeria Nazionala, artista eslobeno handien obrak gordetzen dituena, eta Arte Modernoaren Galeria, medio berriei eskeinitako espazioekin.
Bada ere kontrakultura zentro garrantzitsua garai batean Jugoslaviako armadaren konplexu batean kokatua, “Metelkova” izenekoa, zine emanaldi, kontzertu eta beste ekintza alternatibo ugari antolatzen dituena.