Europako hizkuntza gutxituen zerrenda
Wikipedia(e)tik
Europako hizkuntza gutxitua kontinente zaharrean estatus ofizialik ez daukana edo herrialde bakoitzaren barruan biztanle gutxienek hitz egiten dutena da. Batzuk, desagertzeko arriskuan daude.
Hizkuntza hauetako batzuek herrialde batean baino gehiagotan mintzatzen dira. Herrialdeka sailkatuko ditugu.
Eduki-taula |
[aldatu] Alemania
- Ekialdeko frisiera: 2.000 hiztun inguru, Saxonia Beherea eta Slesvig-Holstein estatuetan.
- Iparraldeko frisiera: 10.000 hiztun inguru, Schleswig-Holstein estatuan.
[aldatu] Britainia Handia
- Eskoziera edo Scots: Eskozia eta Irlandan. 1.5 milioi hiztun (herrialde bietako %13a).
- Eskoziako gaelera: Ia 60.000 hiztun aktibo (eskoziarren %1).
- Galesera: 611.000 hiztun (Galestarren %21a) gehi ia 145.000 hiztun kanpoan (Argentina, Ingalaterra, AEB eta Kanadan).
- Kornubiera: 3.500 hiztun inguru (Kornuallestarren %0.7a).
- Manxera: 300 bat hiztun bigarren hizkuntza bezala Man uhartean.
[aldatu] Espainia
- Aragoiera: 30.000 hiztun guztira (Aragoiarren %2.5a).
- Asturiera: 460.000 hiztun Asturiasko Printzerrian, Leonen, Zamoran eta Salamancan (%20a).
- Euskara: 700.000 hiztun aktibo (Euskal Herritar guztien %24a).
- Galiziera: Galizia, Asturias, Bierzo (Leon) eta Caceres (Xalimako Fala).
- Katalana: Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, Andorra, Sartaldeko Zerrenda (Aragoi) eta Carxe (Murtzia).
- Okzitaniera (Aranera): Arango harana (Lleida).
[aldatu] Finlandia
- Laponiera edo samia: 2.000 hiztun inguru.
[aldatu] Frantzia
- Bretoiera: 100.000 hiztun (Bretainiarren %2-3a).
- Frankoprovenzera
- Euskara: 700.000 hiztun guztira (Euskal Herritar guztien %24a).
- Galoa: Bretainia.
- Katalana (Ipar Katalunia).
- Korsikera: 100.000 hiztun (Korsikarren %33a).
- Okzitaniera: Akitania, Auvernia, Erdialdea, Erdialdeko Pirinioak, Languedoc-Roussillon, Limousin, Poitou-Charentes, Proventza-Alpeak-Cote d'Azur eta Rodano-Alpeak.
[aldatu] Herbehereak
- Mendebaldeko frisiera: 400.000 hiztun inguru Friesland eta Groninga probintzietan.
[aldatu] Irlanda
[aldatu] Italia
Sakontzeko, irakurri: Italiako hizkuntzak
- Grekokalabriera: 2.000 bat hiztun Calabria hegoaldean.
- Franko-proventzera edo arpitanera.
- Friuliera: Friuli-Venezia Giulia.
- Katalana (Algerera): Alguer (Sardinia).
- Napoliera
- Okzitaniera: Calabria, Piemonte eta Liguria.
- Sardiniera: Sardinia.
- Siziliera: Sizilia eta Calabria.
- Veneziera: Veneto.
[aldatu] Norvegia
- Laponiera edo samia: 20.000 hiztun inguru.
[aldatu] Polonia
- Kaxubiera: 3.000 hiztun inguru
[aldatu] Portugal
- Mirandera: 15.000 hiztun inguru Miranda do Douro eta Vimioso udalerrietan.
[aldatu] Suedia
- Laponiera edo samia: 5.000 hiztun inguru.
[aldatu] Suitza
- Erromantxera: Grischun.
- Franko-proventzera edo arpitanera.