Piotr Kropotkin
Wikipedia(e)tik
Piotr Alexéievich Kropotkin printzea (errusieraz Пётр Алексе́евич Кропо́ткин) (1842ko abenduaren 21tik, 1921eko otsailaren 8ra) geografoa izan zen eta politika arloko pentsalari errusiarra, mugimendu anarkistaren teoriko garrantzitsuenetakotzat hartu da.
Kropotkin Moskun jaio zen 1842ko abenduaren 21ean, San Petersburgon ikasi zuen eta Errusiako ejerzitoan parte hartu zuen 1862tik 1867raino. Urte horietan bi espedizio zuzendu zituen Siberiara eta Mantxuriara, hurrenez-hurren, eta hauei esker geografiari eta “urtzaldiari” buruzko aurrerapen zientifiko garrantzitsuak lortu ziren.
San Petersburgora bueltatu zen 1967an, Geografia Elkarte errusiarraren ofiziala izendatu zutelarik. 1871tik 1873ra Finlandia eta Suediako glaziarrak aztertu zituen aipatu elkarte horren izenean. Ikerketa hauek egiten ari zen bitartean politikari buruz idazten zuten teoriko nagusien idazkinak irakurri zituen eta azkenean sozialismo iraultzailearen ikuspuntuak bereganatu zituen, hemen ezagutu zuelarik marxismoa. Aurrerago aldiz anarkismoaren doktrina erradikalaren jarraitzaile sutsua izango zen.
1872. urtean I Internazionalean parte hartu zuen, baina lehenengo marxista moduan eta gero Mihail Bakunin ideologo anarkistaren jarraitzaile bezela. Honek bere jarrera anarkokomunista salatzen du.
Errusiara bueltatu zenean, bere etapa sozialistaren ondoren, pentsamolde anarkistak zabaltzen hasi zen, eta horregatik atxilotu eta kartzelaratu egin zuten 1874. urtean. Ihes egitea lortu zuen bi urte beranduago eta elkarte anarkista internazional batean sartu zen, Jurako Federazioa. Ondoren Frantzian bizi izan zen 1883an berriz ere atxilotu egin zuten eta 5 urteko kartzela zigorra ezarrio zioten jarduera anarkistak egiteagatik. 3 urtez kartzelan egon ondoren aske utzi zuten eta Ingalaterrara joan zen bizitzera eta lan egitera, han 30 urtez egon zen.
Lehenengo Mundu Gerran inperialismo errusiarraren aldekoa izan zen, horren erruz internazionalistek gogor kritikatu zuten. Otsaileko iraultzen ostean errepublika gaztea defendatu zuen. 1917ko Iraultza boltxebikearen ondoren bere herrira bueltatu zen eta Moskutik gertu bizi izan zen eta kargu ofizialik ez izan arren politika sovietarrean parti hartu zuen. 1921eko otsailaren 8an zendu zen Dimitroven, Moskutik gertu dagoen herrixkan, handik idatzi zizkion Lenini bere gutun famatuak.
Kropotkinen lanen gai nagusia zera zen, edozein motatako gobernu formarekin bukatzea elkarlaguntza eta kooperazioaren bidez zuzenduko zen gizarte bat lortzeko, estatu erakunderik gabeko gizartea. Gizarte ideal hori (anarko-komunista edo komunismo anarkista) prozesu iraultzaile baten emaitza izango zen, aldez aurretik kolektibizazio prozesu bat gertatu beharko zena. Pentsamolde anarkistaren inguruan idatzi zuen liburu garrantzitsuena Ogiaren Konkista izan daiteke.
Bere alde naturalistan, kooperazioaren garrantzia planteatu zuen eboluzioan. Bere lanik famatuena, Elkar-Laguntza, Siberian bizi zituen esperientzietatik abiatuz, Thomas Henry Huxley eta Herbert Spencer (Darwinismo sozialaren aita) kritikatu zituen hautaketa naturala izakien arteko borrokan oinarritzen baizuten.
Ingelesez naiz frantsesez idatzi zituen bere obrak.
[aldatu] Lanak
Liburuak:
- Matxino baten hitzak (1885)
- Gartzelak(1887)
- Ogiaren konkista (1892)
- Zelaiak, fabrikak eta tailerrak (1899)
- Iraultzaile baten memoriak (1899)
- Elkar-Laguntza: Faktore bat Eboluzioan (1902)
- Zientzia berria eta anarkismoa
- Errusiar literatura (1905)
- Izua Errusian (1909)
- Iraultza Handia 1789 - 1793 (1909)
- Etika, jatorri eta eboluzioa (1924)
- Matxino baten memoriak (autobiografia)
- Moralaren jatorri eta eboluzioa