Al-Kaida
Wikipedia(e)tik
Al-Kaida edo Al-Qaeda, islamiar fundamentalismoa deitutakoarekin lotzen den talde, sare, erakunde... terrorista iluna da. Al Kaidak, arabieraz basea esan nahi du. Fenomeno honen berri AEBek Washington eta New Yorken pairatutako eraso famatuen ondoren eman zen, AEBetako presidente George W. Bushek Al-Kaida erruduntzat jo zuenean eta taldearen buru bezala Osama bin Laden saudi arabiarra kokatu zuenean.
[aldatu] Kontuan izateko afera batzuk
- Al-Kaida Afganistango gerraren baitan sortu zen, bertan bulego bat jarri zutenean islamisten sobietarren aurkako gerra indartzeko. Horren bidez, mundu osoko bolondresak borroka horretara bideratzen ziren.
- Sobietar Batasunaren porrotaren ostean, Al-Kaida Al-Sulbah sortu zen.
- Lehenengo deklarazio publikoa 1987an egin zuten. Bere programa ondokoa zen: Gerra sinesgabeei eta apostatei, martirioa, guda santua eta Kalifato islamiar unibertsal baten ezarpena.