Bagdad
Wikipedia(e)tik
Bagdad |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Berezko izena | بغداد | ||
Herrialdea | ![]() |
||
Probintzia | Bagdadeko eskualdea | ||
Herritarra | bagdadar | ||
Koordenatuak | |||
![]() |
|||
Azalera |
204,2 km2 | ||
Garaiera | - m | ||
Ordu eremua | UTC+4 (udan +3) | ||
Sorrera | 762ko uztailaren 30a | ||
Biztanleria Metropolia |
4.500.000 (2006) 8.000.000 |
||
Dentsitatea | 30.000 bizt/km² |
Bagdad Irakeko hiriburu eta hiri nagusia da, bai eta Ekialde Ertaineko handienetarikoa, Kairo eta Teheran ondoren.
5.772.000 biztanle zituen 2003an.
Herrialdeko erdialde eta ekialdean dago kokatuta, Tigris ibaiaren ertzean.
[aldatu] Historia
- 762an Al-Mansur ("Garailea") kalifak Babilonia hondakinen gainean sortu zuen hiria, bai eta Islam osoko hiriburu bihurtu ere.
- 930. urte inguruan munduko hiririk handiena zen, Kordobarekin batera. Distira handiko garaiak ziren, kultur-erdigune garrantzitsua baitzen. Izan ere, "Mila gau eta bat gehiago" liburuko hainbat istorio bertan kokatuta daude.
- 1258an eta 1401ean mongolek suntsitu zuten, hurrenez hurren Hulagu Khan eta Timur buruzagien aginduz.
- 1534an Otomandar Inperioak menderatu zuen.
- 1921ean Britainia Handiak hartu zuen menpe.
- 1950ean 580.000 bat biztanle zituen (1900ean, 145.000 inguru). Horietatik, 140.000 juduak ziren.
- 2003ko martxo eta apirilean hiria bonbardatu zuten, AEBek Irak inbaditu ondoren.