Christian de Portzamparc
Wikipedia(e)tik
Christian de Portzamparc (Casablanca, Maroko, 1944ko maiatzaren 5a - ) arkitekto eta hirigile frantsesa da.
Christian de Portzamparc-ek Parisko École nationale supérieure des Beaux-Arts delakoan ikasi zuen 1962 - 1969 artean. Le Corbusier arkitektoaren krokisak ezgutu zituenean, arkitekturaren munduan murgiltzea erabaki zuen. Hala ere, Le Corbusierrek bultzatutako garai hartako arkitektura modernistatik kanpo ibili da, uste baitzuen Paris bezalako hirietan ezin zela historia eta lehenaldiarekin tabula rasa egin, ezer geratu ez balitz bezala ekin.
1994ean Pritzker Saria jaso zuen, sari hau jaso duen frentses bakarra delarik. Élizabeth de Portzamparc emazte du eta altzari sortzaile ezaguna da, senarrarekin askotan lankidetzan ibilia.
[aldatu] Hiri tradizionala eta blokeen arkitektura baino haratago
Portzamparcen ideiak argi ikusten dira haren lehen lan batean, Hautes-Formes etxebizitza sozialetan alegia (Paris). Bi dorre eraiki beharrean, XIII. auzoan hain sarri agertzen direnak, kale bat eta plaza bat sortu zituen, estilo homogeneozko etxebizitzez inguratuak, baina inguruko Olympiades auzoko estandarizazio erbesteratzailea erabili gabe.
Portzamparcek "etxadi irekia" (îlot ouvert) kontzeptua bultzarazten du. Hau da, kale tradizionalaren inguruan eraikin autonomoak batzea. Ideia hau Parisko Rive Gauche edo Tobiac auzo berrian aplikatzen ari da, hiri-planaren lehiaketa irabazi baitzuen. Eraikin bakoitza arkitekto bati ematen zaio, askatasun handiarekin joko dezakeelarik, baina era berean, auzoaren batasun urbanoa lortuko duen arau zehatz batzuei jarraiki. Eraikinen garaiera mugatua da, eraikin bakoitzarena ezberdina izanik. Eraikinak kalearekin lerrokatuta daude, baina jarraitasunik gabe eraikin batetik bestera. Horrela etxadiaren barruko espaziorako ikuspegiak sortzen dira.
Bere arkitektura lanak Haussmann-en espazioen hierarkia mantzentzen du espazio publiko, erdi-publiko eta pribatuen artean, blokeetako arkitektura modernoak deuseztu duena, kale multi-funtzonala baztertuz. Hala ere, ez du fatxada hausmanndar tradizionalen zorroztasuna eta uniformetasuna hartzen, baizik eta halako lirismo eta aniztasuna erabiliz.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
- 1971-1979 : Ur gordailua, Marne-la-Vallée, Paris inguruan
- 1979 : Hautes-Formes etxe multzoa (209 etxe sozial), Paris
- 1987 : Parisko Operaren dantza eskola, Nanterre, Paris inguruan
- 1988-1992 : Bourdelle museoaren handitzea, Paris
- 1989-1992 : Nexus Workd apartamentu etxeak, Fukuoka, Japonia
- 1990 : Paul Riquet egoitza, Nanterre
- 1991-1994 : Etxebizitzak Bercy auzoan, Paris
- 1995 : Musika Hiria (eskola, auditorioa, ikasle egoitza...), Paris (Équerre d'Argent sariaren irabazle)
- 1995 : Crédit Lyonnais dorrea Euralillen, Lille, Frantzia
- 1999 : Biltzar Jauregiaren handitzea, Paris
- 1999 : LVMH dorrea, New York, AEB
- 2000 : Grasseko epaitegiak, Frantzia
- 2000 : telebista estudioak eta bulegoak, Boulogne-Billancourt, Frantzia
- 1996-2003 : Areoto Filarmoniko berria, Luxenburg
- 2000 : Québec-eko Liburutegi Handia, Montréal, Kanada
- 2002 : Frantziako Enbaxada Berlinen
- 2002 : Granite dorrea Société Générale bankuarentzat, La Défense, Paris (eraikitzen)
- 2004 : Le Monde egunkariaren egoitza nagusia, Paris
[aldatu] Kanpo loturak
- Christian de Portzamparc agentziaren web gunea
- Christian de Portzamparc ARCHIGUIDE gunean
- Christian de Portzamparc Pritzker sariaren web gunean
Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
---|---|---|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha |