Kenzo Tange
Wikipedia(e)tik



Kenzo Tange (japonieraz: 丹下健三) (Osaka 1913ko irailaren 4 – Tokio 2005eko martxoaren 22) arkitekto eta hirigile japoniarra zen.
Tokyoko inibertsitatean arkitektura eta ingeniaritza ikasi ondoren, 1941 arte Le Corbusier-en dizipulua den Kunio Maekawa arkitektoarekin egin zuen lan. 1949an Bakearen Parkea eta Bonba Atomikoaren Museoa egiteko lehiaketa irabazi zuen, Hiroshima hiri berreraikiaren erdian gauzatuko zirenak. Lan handi eta esanguratsu honek bere nazioarteko ezagutza ahalbidetzen du. Arkitektura agentzia bat sortu zuen, Studio Kenzo Tange 1981 urtea arte, gero Kenzo Tange Associates.
Bere estiloaren bereizgarriak dira eraikin biluzak, ageriko hormigoizkoak hasieran, beiraz eta harriz estalitakoak geroago.
1987an Pritzker Saria irabazi zuen.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
- 1958 : Kagawako prefetura, Takamatsu Japonia
- 1963 : Bi estadio 1964ko Tokioko Joko Olinpikoetarako (estalki eseki ikusgarriekin)
- 1965 : Andra Maria katedrala, Tokio
- 1968 : Plan Orokorra 1970ko Osakako Nazioarteko Erakuskearako eta Theme Building estadioa
- 1991 : Tokioko Udaletxea bulego dorre bikiekin (Tokyo Metropolitan Government)
- 1991 : Grand Ecran eraikina (Place d'Italie merkatari gunea), Paris
- 1997 : Asiako Artearen Museoa, Niza, Frantzia
- 2000 : Tokyo Dome hotela
[aldatu] Kanpo loturak
Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
---|---|---|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha |