Philip Johnson
Wikipedia(e)tik
Philip Cortelyou Johnson (Cleveland, Ohio, 1906 uztailaren 8 − New Canaan, Connecticut, 2005 urtarrilaren 25) arkitekto estatubatuarra zen.
Harvard Unibertsitatean ikasi eta 1932 urtean bertako Arte Modernoaren Museoan arkitektura saileko zuzendaria izan zen. Frank Lloyd Wright arkitektoaren aholkuz, 1936an postua utzi zuen arkitekturan guztiz murgiltzeko. Bigarren Mundu Gerra baino lehen, eskuin muturreko alderdietan ibili zen Ameriketako alderdi faxista sortu nahian. Hala ere, Ludwig Mies van der Rohe lagundu zuen Alemaniako nazismotik ihes egiten.
Johnsonen lanik ezagunena Beirazko Etxea da (Glass House), New Canaan-en, Connecticut. Plan askeko etxea da, beirazko itxituraduna eta egitura metaliko finekoa, gardentasun osoa lortuz. Miesen Farnsworth Etxearen antz handia du. Hasieran, Harvardeko tesirako eraiki zuen, baina azkenean hil arte han bizi izan zen. Horregatik Johnson Etxea ere deritzo.
1984 urtean AT&T eraikina (orain Sony eraikina) amaitu zuen New Yorken. Hasiera-hasieratik polemikoa izan zen lan hau burutzen duen granito arroxazko frontoi neo-Georgiar (Chippendale) eztabaidagarria zela-eta. Eskala handiko probokazioa izan zen, garai hartan etxe-orratz bat aulki-bizkar apaingarri erraldoi batez koroatzea bekatua zen, mugimendu modernoaren eta nazioarteko estiloaren estetikak apaindura guztiak de facto debekatuak baitzituen. Atzera begiratuz, kritikari askok AT&T eraikina lehen adierazpen post-modernotzat jotzen dute, mugimendu modernoaren estetika iritsi zen geldiuneari ihes bide beharrezkotzat.
1979 urtean Pritzker Saria jaso zuen, eman zen lehena.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
- 1949 : Beirazko Etxea (Glasshouse) New Canaan, Connecticut, AEB
- 1950 : Rockefeller Guest House, New York
- 1956 : Boissonas Etxea, New Canaan, Connecticut, AEB
- 1958 : Seagram Eraikina, New York (Mies van der Roherekin lankidetzan)
- 1959 : Memoriala, New Harmony, Indiana
- 1963 : Amon Carter Mendebaldeko Artearen Museoa, Fort Worth, Texas, AEB
- 1963 : Kolonaurreko Artearen Museoa, Dumbarton Oak, Washington, AEB
- 1964 : New York Estatu Antzokia Lincoln Zentroan, New York
- 1968 : Arte Museoa, Bielefeld, Alemania
- 1972 : Arte Museoa, Corpus Christi, Texas, AEB
- 1973 : IDS Dorrea, Minneapolis, AEB
- 1976 : Penzoil Place dorre bikiak, Houston, Texas, AEB
- 1977 : American Life Insurance Company-ren egoitza, Saint Louis, AEB
- 1977 : Eliza Kiribila, Dallas, Texas, AEB
- 1980 : Kristalezko Katedrala, Garden Grove, Los Angeles
- 1982 : Lipstick Eraikina, New York (ezizena marmol gorrizko kolometatik datorkio, lipstick = ezpainetakoa)
- 1984 : AT&T eraikina (orain Sony eraikina), New York
[aldatu] Kanpo loturak
- Philip Johnson agentziaren gune ofiziala
- Philip Johnson Pritzker Sarien gunean
- Philip Johnson ARCHIGUIDE gunean
- Philip Johnson GALINSKY gunean
Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
---|---|---|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha |