Glenn Murcutt
Wikipedia(e)tik
Glenn Murcutt (Londres, 1936ko ekainaren 25 - ) arkitekto australiarra da.
Klima eta paisaiarekin harmonian dauden eraikin ekologikoak egiten ditu, ekai "bakunak" erabiliz (metala, zura, beira, adreilua). Murcutt-ek funtzionalismo ekologiko deritzo.
Sydneyko promotore-eraikitzaile baten semea, umetatik egon zen eraikuntzari lotua aita zela medio. Murkuttek sakonki ezagutzen ditu txapazko eta zurezko nekazari hangarrak eta horien aurre-fabrikazio teknologia. 1956 - 1961 artean Arkitektura ikasi zuen eta 1969 urtean ireki zuen bere agentzia, laguntzailerik gabe lanean. Guztira 500 bat etxe berezi eraiki ditu, baita museoak eta kultura etxeak ere. Australiako arkitektorik ezagunena bihurtu da eta haren arkitektura paregabeak arkitekto generazio australiar oso bat inspiratu du .
2002 urtean Pritzker Saria jaso zuen, haren karrera berezi eta etorkizun-sena duen arkitekturagatik.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
Orain arte eraikitako lan guztiak Australian egin ditu.
- 1960 : Devitt Etxea, Beacon Hill, Sydney
- 1968-69 : Glenn Murcutt Etxea, Mosman, Sydney,
- 1972-73 : Laurie Short Etxea, Terrey Hills, Sydney
- 1974-75 : Marie Short Etxea, Kempsey
- 1977-78 : Ockens Etxea, Cromer, Sydney
- 1977-80 : Nicholas Etxea, Mount Irvine
- 1979-82 : Tokiko Historiaren Museoa, Kempsy
- 1980-83 : Ball-Eastaway Etxe eta Lantegia, Glenotie, Sydney
- 1981-82 : Fredericks Etxea, Jamberoo,
- 1982-84 : Etxea, Bingi Point
- 1983-94 : Prat Etxea t, Kew, Melbourne
- 1986-90 : Magney Etxea, Paddington, Sydney
- 1988-91 : Done Etxea, Mosman, Sydney
- 1989-92 : Muston Etxea, Seaforth, Sydney
- 1989-94 : Simpson-Lee Etxea, Mount Wilson
- 1991-94 : Marika-Alderton Etxea, Yirrkala Komunitatea, Iparraldeko Lurraldeak
- 1992 : Estudioa, Kempsey
[aldatu] Kanpo loturak
Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
---|---|---|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha |