Germaniar hizkuntzak
Wikipedia(e)tik
Germaniar hizkuntzak mintzaira indoeuroparren adarrak dira. Hiru azpitalde bereizten dira: Ekialdeko, Mendebaldeko eta Iparraldeko germaniar hizkuntzak.
Talde handi honen barruan munduko hizkuntzarik erabileenetarikoa dugu, ingelesa alegia, bai eta alemaniera edo nederlanderaren moduko hizkuntza nagusiak.
Lau kontinenteetan hitz egiten dituzte: Europan eta Amerikan nagusiki, baina baita Afrikan eta Asian ere. Guztira, 560 milioi hiztun inguruk dituzte mintzaira hauek lehen hizkuntza.
Bestela, hizkuntza gutxitu edo txikien artean islandiera, frisiera eta faroera ditugu.
[aldatu] Ekialdekoak
Gaur egun azpitalde honetako mintzaira guztiak desagertu dira. VIII. mende arte existitu ziren.
[aldatu] Mendebaldekoak
- Ingelesa: 300-400 milioi hiztun (lehen hizkuntza).
- Alemaniera: 100 milioi.
- Nederlandera: 22 milioi.
- Afrikaansa: 16 milioi.
- Yiddish: 3 milioi.
- Flandesera: 6.5 milioi.
- Scotsa: 1.5 milioi.
- Frisiera: 500.000.
[aldatu] Iparraldekoak
- Suediera: 9.3 milioi hiztun.
- Daniera: 5.5 milioi.
- Norvegiera: 4.6 milioi.
- Islandiera: 300.000.
- Faroera: 60.000-80.000.