Globulu gorri
Wikipedia(e)tik
Hematiak, eritrozitoak edo globulu gorriak, odolaren hiru zelula motakoetako bat dira, leukozito eta plaketekin batera.
6–8 µm-ko diametroa daukate. Gizakiengan, kopuru normala 4-6 milioi/mm3 da.
Euren gabeziak anemia dakar eta gehiegizko kopuruak eritrozitosia (edo polizitemia).
1658an Jan Swammerdam herbeheretarrak deskribatu zituen zelula hauek lehen aldiz, mikroskopioaren bidez.