Martin Luther King
Wikipedia(e)tik
Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, 1929ko urtarrilaren 15 - Memphis, Tennessee, 1968ko apirilaren 4) Estatu Batuetan afroamerikarrentzako eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua 1964an.
Boto eskubidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideen alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere "I Have a Dream" (Amets bat dut) diskurtsoagatik da famatua. 1968an, martxa batean parte hartzeko zorian zela, Memphis, Tennesseen, tirokatuta hil zen.