Molotov-Ribbentrop ituna
Wikipedia(e)tik
Molotov-Ribbentrop itauna Alemaniako Nazik eta Sobiet Batasunak hitzartutako akordioa da, elkarren kontra ez erasotzeko. Bi herrialdeetako Kanpo Aferetako ministroek, Joachim von Ribbentropek eta Vyacheslav Molotovek, hurrenez hurren, sinatu zuten Moskun, 1939ko abuztuaren 23an, Bigarren Mundu Gerra piztu baino lehentxeago. Elkarri ez erasotzeko proposamenak ez zuen luze iraun, harik eta Barbarossa Operazioa (Bizargorria) abian jarri zen arte, 1941eko ekainaren 22a arte, non Alemaniak Sobiet Batasunari eraso egin zion.
Itaunak protokolo sekretua ere bazekarren. Horretan, Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia eta Errumania herrialde neutralen berrantolaketak lurralde eta politika mailetan aipatzen ziren espreski. Hori dela eta, herrialde horiek okupatu zituzten eta Sobiet Batasunari, Alemaniari edota bioi lurraldeen eremu bat ematera behartu zuten.