Salvador Allende
Wikipedia(e)tik
Salvador Isabelino del Sagrado Corazón de Jesús Allende Gossens (Valparaiso, 1908ko uztailaren 26 – Santiago, 1973ko irailaren 11) Txileko presidentea izan zen 1970eko urriaren 24tik 1973 arte. Munduko lehenenego presidente marxista izan zen.
Medikuntzan graduatu zen 1933an Santiagon. 1938an Osasun Ministro izendatu zuten Pedro Aguirreren gobernuan.
Senataria izan zen 1945etik 1969 arte. 1970eko azaroaren 3an presidente izendatu zuten, hauteskunde demokratikoak irabazi ondoren. Kubarekin harreman politiko estuak eduki zituen, Fidel Castroren erregimenarekin hain zuzen ere.
1973ko irailaren 11an Augusto Pinochet militarrak kolpe-estatua egin zuen, La Moneda presidente-jauregiari setioa eraginez. Horren ondorioz, Allendek bere buruaz beste egin zuen egun hartan.