Tolosa
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Tolosa (argipena)
Tolosa |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Tolosa | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
||
Posta-kodea | 20400 | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
- m 37,39 km² 17.830 (2005) 476,97 bizt/km² |
||
Sorrera | 1256 | ||
Herritarra | tolosar | ||
Alkatea | Jokin Bildarratz Sorron (EAJ-EA) | ||
www.tolosakoudala.net | |||
Tolosa Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko herria da, ezaguna bertako Inauteriak direla-eta. Bi urtez (1854-1855) Gipuzkoako hiriburua izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Izenaren jatorria
Tolosak Okzitaniako Tolosa hiritik jaso zuen izena, latinezko eta okzitanierazko izena, euskarazkoaz gain, horrela baita (frantsesez Toulouse da). Hiribildua 1256an sortu zuen Alfontso X.ak eta, garaiko ohiturari jarraituz, ospe handiko hiri baten izen bera eman zion. Okzitaniakoa eta Gipuzkoaz gain, badira beste Tolosa batzuk, Portugalen (Nisa udalerriko herria), Filipinetan (Leyten) eta Argentinan (Buenos Aires probintzian).
[aldatu] Geografia
Gipuzkoako probintziaren erdialdean dago, Donostiatik hogeitabost kilometrora Udalerriak azalera handia dauka Gipuzkoako udalerrien batezbestekoarekin alderatuz, 37 kilometro koadro.
[aldatu] Auzoak
Iurre, Berazubi, San Esteban, San Blas, Izaskun, Amarotz, Usabal, Montesku, Belate, Belabieta, Gernikako Arbola, Alliri, Araba Etorbidea, Kale Nagusia, Arramele, Iparragirre eta Alde Zaharra, Bedaio, Aldaba,Aldaba txiki, Auzo Txikia, eta Urkizu.
[aldatu] Mugakideak diren herriak
Ibarra ekialdean, Irura eta Anoeta iparraldean, eta Alegi hegoaldean.
[aldatu] Hidrografia eta orografia
Tolosa Oria ibaiak zeharkatzen du, ibai honek Araxes eta Berastegi erreketako urak jasotzen ditu.
Bestalde, mendi hauek aurkitzen dira Tolosa udalerrian: Uzturre, Belabieta, Loatzo, Erroizpe, Otsabio, Mendikute, Ubeltz, Herniozabal...
[aldatu] Historia
1200. urtean Gipuzkoa Gaztelako Erresumari batu zitzaion. 1256an, Alfontso X.ak forua eman zion Tolosari, hiribilduko biztanleek inguruetako herriek edota probintziek ez zituzten eskubideak jaso zituzten.
1794ko abuztuaren 9an, Konbentzio Gerraren baitan, frantsesek hiria hartu zuten eta Espainiako Independentzia Gerran hamarkada batzuk beranduago okupazioa errepikatu. Okupazio napoleonikoan, berriz, gerrillen erasoak gertatu ziren eskualdean.
[[Gerra Karlistak|Gerra Karlistetan], 1872-1876 artean, Tolosa karlistek kontrolatzen zuten hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen. Izan ere, El Cuartel Real egunkariaren egoitzetako bat bertan aurkitzen zen.
1854tik 1856ra, liberalen gobernuaren pean, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zuten, harik eta Donostiak ordezkatu zuen arte, Diputazioa eta gobernu-kudeaketa guztia hiriburu berrira eraman baitzituzten.
[aldatu] Politika
2003ko maiatzak 25an eman ziren Udal Hauteskundeetan EAJk 7 Zinegotzi lortu zituen, 4 EAk, 2 PPk, 2 PSE-EEk eta 1 EB-B. Alkate Jokin Bildarratz (EAJ), lehendabiziko alkate tenientea Olatz Peon EAJ eta bigarrengoa Onintza Lasa (EA).
2007ko maiatzak 27ko Udal Hauteskundeetan, berriz, EAJk lortu zuen gehiengo absolutua 9 Zinegotzi eskuratuz, EAk 3, PSE-EEk 2, EB-Aralar koalizioak 2 eta PPk 1. EAE-ANVren listak inpugnatuak izan ziren, baina jasotako bozka deusezekin 4 Zinegotzi eskuraturiko lituzke. Gobernu Batzordea EAJ eta EAk osatzen dute, Jokin Bildarratz bigarrengoz alkate delarik.
[aldatu] Ikustekoak
- Iturritza jauregia, XVI. mende bukaerakoa.
- Idiakez jauregia, XVII. mendekoa, barroko estilokoa, eta oinplano zatikatu eta interesgarria duena. Bertan bizi izan zen Felix Maria Samaniego idazle alegialari guardiarra, 1775. urtean hiriko alkate izendatu zutenean.
- Aranburu jauregia, XVII. mendekoa, barroko estilokoa.
- Bonberenea etxe okupatua, musika kontzertu ugari eta mota askotako kultur ekintzak egiten dira.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak
[aldatu] Tolosako ereserkia
Tolosa eta bere auzo, mendi eta inguru
parerik gabeak;
euren altzoan dira, San Joanen zaintzapean,
zazpi mende luze loratu;
oi, zenbat gudu!
oi, zenbat gudu!
harresi sendo-gotor hauen zainetan;
oi, zenbat musu!
oi, zenbat kezka!
Oria emaroaren ur-ertzetan.
Zure handitasunak eman zizun izena
eta ohorea, bai, Tolosa!
oi, zein bizia!
oi, zein alaia!
oi, zein ausarta!
Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
San Blas eta Urkizu,
Monteskue eta Usabal,
San Esteban eta Santa Luzia,
Olarrain eta Amarotz,
eta Aldaba Txiki:
hamairu alaba gure erreginak.
Armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
artisten sehaska,
euri-abaraska,
egitandi itzelen lekuko isil,
iñaute-babesle,
euskara-maitale,
kanpotar guztien hartzaile.
[aldatu] Tolosar ezagunak
- Justo Mokoroa (1901-1990), eskolapio, idazle eta euskalzalea
- Periko Alonso (1953-), futbolaria.
- Martxelo Otamendi (1957-), kazetari, "Euskaldunon Egunkaria" eta "Berria" egunkarien zuzendaria.
- Kike Amonarriz (1961-), filologo, umorista eta telebista-aurkezlea.
- Ainhoa Arteta (1964-), sopranoa.
- Xabi Alonso (1982-), futbolaria.
- Edurne Pasaban (1973-), alpinista.
- Edurne Ormazabal (1963-), psikologo, baina ikusentzunezkoengatik ezaguna.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Gipuzkoako udalerriak | ||
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |