Britainia Handia
Wikipedia(e)tik
Britainia Handia Britainiar uharteetako handiena da, Europaren ipar-mendebaldean kokatua. Erresuma Batuaren lurraldeko zati bat da.
Uharteak 219.000 km²-ko azalera du eta Europako handiena da. Britania Handia Erresuma Batua eta Ingalaterraren baliokidetzat hartua izaten den eremu geografikoa da, hala ere hau ez da zuzena.
Erresuma Batuaren barnean Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Ipar Irlanda daude, eta eurekin batera 100 irla txiki baino gehiago. Erresuma Batua osatzen duten irla nagusiak bi dira:
- Irlandan dagoen Ipar Irlanda
- Gales, Ingalaterra eta Eskozia biltzen dituen Britania Handia
Britania Handia, beraz, uharte nagusia da, Europako uharterik handieta eta munduko 8. handiena. Izen honek, beraz ez dio eragiten Ipar Irlandari modu ofizialean. Hala ere kotxeen matrikuletako letrak Erresuma Batu osorako da GB eta talde olinpikoak ere letra hauek eramaten ditu.
[aldatu] Britainiar izendapenaren inguruan
Britainiar edo Britanikoak Britainia Handikoak direnak dira. Britainiar hitza askotan ingeles hitzaren baliokidentzat hartzen da, baina ez da horrela. Britainiarak Gales, Eskozia eta Ingalaterran bizi direnak dira.
Nahiz eta Ipar Irlanda Britania Handiaren parte ez izan (bai ordea Erresuma Batukoa) bertako unionistei ere britainiar deitu ohi zaie.