New Immissions/Updates:
boundless - educate - edutalab - empatico - es-ebooks - es16 - fr16 - fsfiles - hesperian - solidaria - wikipediaforschools
- wikipediaforschoolses - wikipediaforschoolsfr - wikipediaforschoolspt - worldmap -

See also: Liber Liber - Libro Parlato - Liber Musica  - Manuzio -  Liber Liber ISO Files - Alphabetical Order - Multivolume ZIP Complete Archive - PDF Files - OGG Music Files -

PROJECT GUTENBERG HTML: Volume I - Volume II - Volume III - Volume IV - Volume V - Volume VI - Volume VII - Volume VIII - Volume IX

Ascolta ""Volevo solo fare un audiolibro"" su Spreaker.
CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Euskadi Ta Askatasuna - Wikipedia, entziklopedia askea.

Euskadi Ta Askatasuna

Wikipedia(e)tik

Gertakaria
Egunotan jazotako gertakari batek artikulu honetan aldaketak eragin ditzake
Orrialde honetako informazioa edozein unetan aldatu daiteke beraz.
Euskadi ta Askatasunaren anagrama
Euskadi ta Askatasunaren anagrama

Euskadi Ta Askatasuna, ETA bezala ezaguna, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi duen talde armatua da. Bere ekintza arruntenak bahiketa, hilketak eta enpresen aurkako bonbak izan dira. Normalean politiko eta segurtasun indarretako kideak hil ditu; adibidez, zinegotziak, Goardia Zibilak, militarrak, poliziak, ertzainak, epaileak, enpresariak, kazetariak, etab. Baina baita ere, inongo kargurik ez duten lagunak ere.

2003tik 2006ko abenduaren 30a bitartean, hildakorik ez zituen eragin ETAk. Hiru urte eta erdi ondoren, Madrilgo Barajasko aireportuan ipinitako lehergailuak, 2 hildako eta izugarrizko kalte materialak eragin zituen, ETAk izendatutako "su-eten iraunkorra" apurtuz. Bi aste geroago su-etenarekin jarraitzen zuela adierazi zuen.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Sorrera

1952an, Francoren diktadura garaian, Ekin isilpeko taldea sortu zen Bilboko unibertsitatean. Hiru urte geroago talde hau EGIrekin elkartu zen eta 1959an Eusko Alderdi Jeltzalearekin harremanak hautsi zituen, Euskadi Ta Askatasuna izena hartuz. Hasiera batean EAJren pasibitateari erantzuteko sortua izan zen, eta burutu zituen lehen ekintzak euskal kulturaren zabalkundekoak izan ziren nagusiki.

1960ko hamarkadan ETAk erakutsi zuen euskal gizartea bizirik zegoela eta, frankismo latza jasan arren, gai zela bere identitate nazionala berreskuratzeko. Garai hartan mugimendu politikoa zen, baina euskararen aldekoa ere bai: “gure helburua ez da botere politiko propioa duen Euskadi bat bakarrik, horrekin ez da nahikoa. Botere politiko hau hizkuntza eta kultura arrotz baten zerbitzura egongo balitz, gure helburuetan porrot egingo genuke”.

[aldatu] Ekinbide armatuaren hasiera

Taldeko zuzendaritzako partaide Eneko Irigarai, Lopez Dorronsoro, J.L. Alvarez Enparantza Txillardegi, Benito del Valle, J. Manuel Agirre, Patxi Iturriotz eta Julen Madariaga izan ziren. 1960an Francoren poliziak lehenengo atxiloketak egin zituen eta uztail hartan hasi zen erakundea ekintza armatuak egiten: Francoren gudari ohiez betetako tren bat burdinbidetik ateratzen ahalegindu zen. Ekintzak huts egin arren, atxiloketa ugari izan zen eta Madariaga, del Valle, Irigarai eta Elosegi atzerrira joan ziren. 1961eko uztailaren 18an Donostian bi Espainiako bandera erretzeak 100 militante baino gehiagoren atxiloketak ekarri zituen eta askoren erbesteratzea, barne antolaketa deseginik geratu zelarik.

Hurrengo urteko maiatzean lehenengo biltzarra egin zuten, eta fronte edo sail berezietan egituratu zen erakundea: politika, kultura, langileak eta militarra. Oinarri politiko eta ideologikoak finkatu zituzten: zentralismorik gabeko demokrazia Euskal Herriarentzat, nazioen elkarte federala Europan, militarismoa gaitzestea eta erlijio loturarik gabeko estatua. Ekonomian, sozialismoaren alde agertu zen ETA. Biltzarraren ondoren zortzi urtetan aurrera eramateko egitasmoa onartu zen, bi urteko epetan banatua (zabalkundea egiteko, burkideak prestatzeko, armak eta dirua biltzeko eta ekintzetarako). Urte hartan bigarren biltzarra egin zen eta kide berri ugari sartu ziren taldean. 1963an poliziak goi mailako burkideak atxilotu ondoren, EGI erakundeko kide asko sartu ziren ETAn.

1965ean laugarren biltzarra egin zen eta 1967an bosgarrena, erakundearen sortzaileak eta kide zaharrenak atzerrian zeudela. Burkide berriek marxismoa bereganatu zuten eta orduan hasi ziren burkide zaharrekin eztabaidak.

Urte guzti hauetan euskal erakundeak ikurriñak jarri zituen kableetan, salatariak mehatxatu zituen eta ehundaka plaka frankista hautsi zituen. Baina ekintza zuzenekin hasi zirenean, beraien lehen biktimak iritsi ziren. 1968ko ekainaren 7an, Olarraingo (Tolosa) errepide kontrol batean Xabier Etxebarrieta burkidea hil eta Iñaki Sarasketa atxilotu zuen Goardia Zibilak. Honi erantzunez, ETAk Melitón Manzanas polizia hil zuen Irunen. Era honetan erakunde armatua izatera pasa zen. Lehenengo armak Txekoslovakiari erosi zitzaizkion, tanke errusiarrak Pragan sartzen ari ziren garaian.

[aldatu] Lehen zatiketak

1970ean seigarren biltzarra egin zen, eta ETA VI.a (joera troskista zuena) eta ETA V.a (partaide gehienak preso edo atzerrian zituena) bereizi egin ziren. Abenduaren 28an Burgosko epaiketa (Brugosko prozesua bezala ezaguna)egin zen: Erakundeko sei burkiderentzat heriotz zigorrak agindu ziren, baina handik bi egunera, nazioarteko presioak eraginik, Francok zigorra aldatu behar izan zuen.

Urte haietan zatiketa handiak izan ziren: ETA VI.ekoak Liga Komunista Iraultzailean sartu ziren, LAIA erakundea sortu zen, fronte militarrak LAB sindikatua eratu zuen... 1973an poliziak “Txikia” ekintza armatuen gidaria tiroz hil zuen eta horri erantzunez, ETAk bere historiako ekintzarik garrantzitsuena egin zuen: Luis Carrero Blanco, gobernuko lehendakaria eta Francoren ondorengo agintaria izan zitekeena, hil zuen Madrilen. Honela, erakundea frankismoaren aurkako erreferentzia bihurtu zen: sistemaren erdigunera erasotzeko prest zegoen bakarra zela frogatu zuen.

Hamarkada honetan, erakundeak elkartasuna erakutsi zuen planetako beste erakunde armatu batzuenganako (Kurdistan, Vietnam, Uruguai, Aljeria...) 1972ko maiatzean publikoki aurkeztu zen beste bi erakunde europarrekin: Askapenerako Frente Bretoia (FLB) eta Irlandako Armada Errepublikarra (IRA).

[aldatu] ETA-m ETA-pm zatiketa

1974ean eztabaidak izan ziren eta taldea bi zatitan banatu zen: ETA militarra (ETA-m) eta ETA politiko-militarra (ETA-pm). Azken honetan Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur nabarmendu zen eta Bereziak taldea sortu zen (Euskal Herritik kanpora ekintza armatuak egiteko arduradunak). ETA militarrak atentatuak egiten jarraitu zuen. Bitartean, diktadurak polizia-egoera berezia ezarri zuen eta ATE (Anti Terrorismo ETA) taldea sortu zuen.

Kartzelak eta erbestea etakidez beteak zeuden, eta horrela komando bereziak sortu ziren. 1975ean KAS (Koordinadora Abertzale Sozialista) sortu zuen ETA politiko-militarrak, ETAren inguruan sortutako zenbait talde biltzeko asmoz. Irailean ETA politiko-militarreko Juan Paredes “Txiki” eta Angel Otaegi fusilatu zituzten FRAPeko (Fronte Iraultzaile Antifaxista eta Patriotikoa) hiru kiderekin batera. Hauek izan ziren Francoren gobernuko azken heriotza zigorrak.

[aldatu] Erreformaren aurka eta 80ko hamarkada

1975eko azaroaren 20an Franco hil zen eta urtebete geroago Suárezen gobernuak erreforma politikoaren proiektua aurkeztu zuen. Uztailean Pertur desagertu egin zen; argi ez badago ere, familiaren ustez Bereziak taldeak hil zuena. Orduan hasi ziren ETAren eta Espainiako gobernuaren arteko harremanak.

1977an Espainiako hauteskunde orokorrak iritsi ziren, eta ezker abertzaleak abstentzioa eskatu zuen amnistiaren aldeko manifestazioetan. Ekainean erakundeak inoiz baino eraso gehiago egin zituen: 11 egunetan 34 eraso. Urte hartan aldaketa asko izan ziren: ETA politiko-militarrak su-etena proposatu zuen amnistia osoaren eta legeztatze politikoaren truke, Bereziak taldea ETA militarrera pasa zen eta ETA politiko-militarrak KAS utzi zuen Euskadiko Ezkerraren (EE) alde azaldu zen.

Iparraldean Biltzar Nagusiak egiten zituzten, Biltzar Ttipia edo zuzendaritza aukeratzeko. 8 sail zeuden banaturik: Informazioa, Propaganda, Komando Legalak, Komando Ilegalak, Politika Bulegoa, Ekonomia, Harreman Internazionalak eta Mugak. Berrantolaketaren ondoren, erakundeak komando iraunkor bat bidali zuen Madrilera. Lehenengo ekintzan armadako bi kide hil ziren. Erantzuna gogorra izan zen: ETAren barnean mito bat, Jose Miguel BeñaranArgala, hil zuten.

Hegoaldea bitan banatzen zuen Gernikako Estatutua sortzen eta onartzen zen bitartean, erakundeak bere historiako eraso armatu handienak egin zituen. 1978an, ETAk 75 pertsona hil zituen; hurrengo urtean 71, eta 1980an 81 hildako izan ziren. ETA politiko-militarrak Mediterraneo itsasertzeko turismo industriaren kontra eta Lemoizko zentral nuklearraren kontra (Iberduero enpresaren aurka zuzenduz, bereziki) egin zituen atentatuak. ETA militarra, berriz, Espainiako Estatuaren kontrako zuzeneko borrokara bideratu zen. 1981eko estatu kolpea emateko ahaleginaren ondoren, ETA politiko-militarrak su-etena adierazi zuen eta desegiten hasi zen. Erakundearen kontrako iharduerak forma berriak hartu zituen: batez ere Iparraldean militante, lagun eta abertzaleak hiltzeko talde paramilitarrak eratu ziren Espainian (Triple A, GAL, Batallón vascoespañol). 1982an Nafarroa eta EAE banatu ziren eta PSOEk hauteskundeak irabazi zituen. Denbora honetan (1977-1984) ETAk 500 pertsona inguru hil zituen.

Urte hartaz geroztik zenbait burkidek erakundea utzi zuten, Espainiako gobernuak berriro herriratzeko egindako proposamena onartuz. 1986an Maria Dolores Gonzalez Yoyes horregatik hil zuen ETA militarrak. Momentu hartatik aurrera, euskal gizartean ETAren desegin beharra ala jarraitu beharraren eztabaida biziki piztu zen. 1988an EAEko alderdi politiko guztiek (Herri Batasunak izan ezik) ETAren aurkako hitzarmena (Ajuria-Eneko Hitzarmena) sinatu zuten. 1989 urtera arte Espainia eta Frantziako kartzeletan ia 600 preso euskaldun sartu zituzten eta atentatu ugari izan ziren, baita hildakoak ere. Urtarriletik martxora bitartean, ETA eta gobernu espainiarraren arteko elkarrizketak izan ziren Aljeren. Hauek ez zuten aurrera egin eta dena lehen bezala geratu zen.

[aldatu] 1992ko erorketatik Lizarrara

1992ko martxoan erakundearen zuzendaritza Bidarten atxilotu zuten eta, ondorioz, barne berrantolaketa berri bat gertatu zen. Beste garai batzuetan baino ekintza gutxiago egin zituzten, 1994an Francisco Veguillas teniente generalaren aurkako atentatua gertatu arte. Hauteskundeetan geroago Euskal Herritarrok eta azkenik Batasuna bihurtuko zen Herri Batasunak 11 eserleku lortu zituen. Hurrengo urtean Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuten Gipuzkoako hiriburuan eta Jose María Aznar PPko presidentea onik atera zen Madrilen eginiko atentatu batetik.

Geroztik Alderdi Popularrak 1996ko hauteskundeak irabazi eta erakundeak atentatu eta bahiketekin jarraitu zuen, hauetako batzuk oso famatuak (Aldaiaren bahiketa luzea edo Miguel Angel Blancoren hilketa).

[aldatu] Lizarra-Garazi eta su-etenaren haustura

Lizarrako Akordioa sinatu zuten 1998an alderdi (EAJ, EA, EH, Zutik, AB, Ezker Batua, ANV...) eta gizarte mugimendu ugarik; denbora batera Donibane-Garazin berretsiko zutena Lizarra-Garaziko Akordioa izena hartuz. Handik oso gutxira, ETAk su-etena deklaratzea erabaki zuen EAJ eta EA alderdiekin akordio batera iritsi ostean. 1999ko hauteskundeetan EHk 14 eserleku lortu zituen. Denboraldi honetan, Aznarren gobernuak Kanariak eta Balearretan zeuden euskal presoak Iberiar Penintsulara ekarri zituen eta ETArekin elkarrizketatu zen. Elkarrizketa bat egin zen, Suitzan, baina porrota jasan zuen; baina erakundeko kideak atxilotzen jarraitu zuen. Gainera, Joselu Geresta Ttotto hilik agertu zen Errenterian egoera argitu gabean.

Erakundeak, EAJek eta EAk hiruron artean sinaturiko akordioak betetetzen ez zituztela egotzita, 1999. urte bukaeran su-etena bukatutzat eman zuen. 2000ko urtarrilean berriro ekin zion ekintza armatuak burutzeari, kanpaina gogorra burutuz: 14 hilabete horietatik aurrera, 45 heriotza baino gehiago eragin zituen taldeak. Urte hauetan, justizia organuek Egin egunkaria itxi zuten (geroago honen ordez Gara sortuko zen).

[aldatu] 2003tik gaur egunera arte

2003ko otsailean Euskaldunon Egunkaria, euskara hutsean argitaratzen zen egunkari bakarra, itxi zuten eta 10 langile kartzelaratu zituzten ETArekin zerikusia omen zutelako. Neurri hau begitxarrez ikusi zuen euskal gizartearen gehiengoak: protestak, diru bilketak, manifestazioak... antolatu zituen eta laster sortu zen Berria, Egunkaria ordezkatu zuena.

Batasuna eta ezker abertzaleko hainbat talde (Segi, Askatasuna...) legez kanporatu zituzten, arrazoi desberdinak egotzita, horien artean epaitegietan inoiz frogatu gabeko ETArekiko lotura organiko bat. Batasunak 2003ko maiatzeko herrietako hauteskundeetan parte hartzerik izan. Honek paradoxaz beteriko egoera ekarri zuen, herri askotan boto baliogabeak izugarri izan baitziren, baita gehiengoa lortu ere batzuetan (Oiartzun, Hernani, etab).

2004an, Josep Lluis Carod-Rovira ERCko presidentea ETArekin izan zuen elkarrizketa batzuen ondoren, erakundeak Katalunian kanpaina armatua etetea erabaki zuen. Dena den, Rovirak bere elkarrizketan halakorik eskatu ez zuela esan du, edo, behintzat, Espainia osoarentzako tregua eskatu zuela. 2005ean kargu politikoen aurkako atentaturik ez zuela egingo ere jakinarazi zuen. Bitartean poliziak inoiz baino etakide gehiago atxilotu zituen.

Hiru urtez ETAk inor ez hil eta gero, nahiz eta ekintza armatuak ugariak izan (Espainiako administrazioa eta interes turistikoen aurka, Zerga iraultzaile delakoa ordaintzen ez zuten enpresaburuen aurka, etab.), 2006ko martxoaren 24tik aurrera ekintza armatuen etenaldi iraunkorra abiaraztea erabaki zuen, "prozesu demokratiko bat bultzatzeko" asmoz. Azkenik, 2006ko abenduaren 30an Madrilgo Barajasko aireportuan auto-bonba jarri eta lehertu egin zuen, martxoan hasitako su etena amaituaraziz. Hala eta guztiz ere, erakundeak 2007ko urtarrilaren 9an Gara egunkariari bidalitako agiri batean su-eten iraunkorra mantentzeko asmoa azaldu zuen, hildakorik izateko asmorik ez zuela-eta ordubeteko aurrerapenaz hiru deiren bitartez abisatu ondoren polizia aireportuko aparlekuak desalojatzeko gai ez izatea salatuz.

[aldatu] Euskadi Ta Askatasunaren ekintzak

Biktimak
Zibilak 339
Polizia edo militarrak 478
Guztira 817

ETAk hildako lehenengo pertsona Jose Pardines espainiar goardia zibila izan zen, errepide kontrol batean topo egitean. Aurrez antolatutako ekintza armatu batean hildako lehenengoa Melitón Manzanas espainiar polizia izan zen. Ondoren garrantzi eta izen handiko hainbat pertsona hil ditu:

ETAren ekintzetan hildako Espainiar armadako goi agintarien kopurua inongo gudan, Espainiako historia osoan, erahildako kopururik handiena da (Espainiako Gerrate Zibila barne).

[aldatu] Su-etenak

1998ko irailaren 16an, su-eten bat deklaratu zuen taldeak Lizarrako Akordioaren sinatzearekin batera; 2000. urtean amaitzeko. 4 urte geroago, 2004ko otsailaren 18an, Kataluniara murrizten zen beste su-eten bat ezagutzera eman zuen talde armatuak. ETAk, 2006ko martxoaren 22an, ekintza armatuen etenaldi iraunkor bat iragarri zuen martxoaren 24tik aurrera "Euskal Herrian burutu beharreko prozesu demokratikoa bultzatzeko xedearekin".

2006ko udan Espainiako Gobernuarekin negoziazioak egingo zituela iragarri zuen Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Negoziazioak aurre egiten ez zuela-eta, kale borroka presio moduan izugarri piztu zen azken egunetan eta azkenik, abenduaren 30ean, Madrilgo Barajasko aireportuan ETAk ipinitako lehergailuak, 2 hildako eta izugarrizko kalte materialak eragin zituen. Bi aste geroago, ETAk su-etenarekin jarraitzen zuela esan zuen, "Estatuek Euskal Herriaren aurkako erasoei erantzuteko" prestutasuna erakustearekin batera.

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu