Txekoslovakia
Wikipedia(e)tik
Txekoslovakia |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Lema nazionala: Pravda vítězí (1918-1989) Veritas Vincit (1989-1992) ( Egia garaile ) |
|||||
Ereserkia: Kde domov můj eta Nad Tatrou sa blýska' | |||||
![]() |
|||||
Hiriburua | Praga 50°05′I - 14°28′E |
||||
Hiri handiena | Praga | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Txekiera, Eslovakiera | ||||
Gobernua
Azken Presidentea
Azken Lehen Ministroa |
Errepublika Jan Stráský (1992) Jan Stráský (1992) |
||||
Sorrera - Independentzia Austria-Hungariatik Ezeztapena |
1918 urriaren 28 1993 urtarrilaren 1 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
127.900 km² (-) 2% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (1992) - Errolda () - Dentsitatea |
15.600.000 (-) 122 biztanle/km² (-) |
||||
Dirua | Txekoslovakiar Koroa ( CZK ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
CET (UTC +1) CET (UTC +2) |
||||
Interneteko domeinua | .cs | ||||
Telefono aurrezenbakia | +42 |
||||
Herritarra | txekoslovakiar | ||||
Txekoslovakia Europa erdialdeko estatu bat zen, 1918 urtetik 1993 urtera iraun zuena (gobernua erbestean izan zuena Bigarren Mundu Gerra garaian). 1993ko urtarrilaren 1ean Txekoslovakia bekean erdibitu zen, Txekia eta Eslovakia estatuak sortuz.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
[aldatu] Aurreko garaiak
- V. mendean tribu eslaviarrak Bohemia eta Moraviako lurraldeetara iritsi ziren eta bereganatu zuten aurretik zeltiarrek eta germaniarrek okupatutako eremu hura.
- VI. mendean avaroek ingurua inbaditu eta eslaviarrak menperatu zituzten, bertan inperio bat sortuz.
- VII. mendean Samo izeneko nazioa sortu zuten (625-658).
- IX. mendean Moraviako herria Karlomagnori batu zitzaion. Honen ondorengoek erresuma independientea sortu zuten, Moraviako Inperio Handia, Eslovakiako mendebaldea, Bohemia, Silesia, Polonia eta Hungariako mendebaldea hartuta.
- 950. urtean Sakro Inperio Erromatar Germaniko izenekora sartu zuten.
- 1212an Aita Santuak Otaker I errege izendatu zuen.
- XIV. mendean Karlos IV erregeak Erdialdeko Europaren Unibertsitatea sortu zuen, kultura bultzatuz eta aro sozialki eta politikoki distiratsua abiatuz. Inperioa zabaltzen zen orduan Baltikotik Adriatikora.
- 1415 Jan Hus iraultzailea erail zuten, Elizan erreformak sartzen saiatu zena.
- 1424an Jan Zizka ere, Hus-en jarraitzailea, akabatu zuten. Urte haietan, iraultzaile hauek Praga defendatu zuten Aita Santuak bultzatutako gurutzada batetik. Podebrand-eko Gorka protestantea errege izendatu zuten, Europako lehenengoa.
- XV. mende hartan Vladislav II jatorriz poloniarra Bohemiako errege izendatu zuten. Aurrerantzean Hungariako errege ere izan zen.
- 1526an Habsburgeko Fernando, katolikoa, errege koroatu zuten. Hurrengo urteak protestante eta katolikoen arteko liskarrek markatu zituzten.
- 1618an 30 Urteko Gerratea hasi zen, lurralde eslaviar hauek suntsituta utzi zituena. Inperio katoliko berriak (Austriar-Hungariarra) Vienan ezarri zuen hiruburua.
- XIX. mendean Bohemia eta Moravian jendea hasi zen mugitzen landa-eskualdeetatik hiriguneetara, industriak erakarrita. Hirietan alemaniarrak ziren nagusi, eta horrek lagundu zuen kontzientzia nazionalista sortzen txekiar eta eslovakiarrengan.
-
- 1848an txekiarrak Inperio Austriar-Hungariarraren aurka matxinatu ziren Pragan txekiar eta esloviakarren batasuna lorzteko xedeaz.
[aldatu] Txekoslovakiar estatuaren historia
- 1918ko azaroaren 14an sortu zen Txekoeslovakiar errepublika, Bohemia, Moravia, Eslovakia eta Silesiako eta Karpato-Ruteniako zati batzuk hartu zituen barne orduan.
- 1920an lehenengo konstituzioa egin zuten.
- 1930 inguruan mundu mailako krisi ekonomikoak bat egin zuen herrialdearen barneko gatazkekin, txekiarrak eslovakiarrekin alde batetik eta herrialdean bizi ziren alemaniarrekin beste batetik.
- 1939an Eslovakia alemaniar nazien menpe gelditu zen.
- 1945ean naziak egotzi zituzten Pragatik. Yaltako Biltzarraren ondoren, Txekoslovakia Sobiet Batasunaren menpe egotera igaro zen. Horrela, 1948ko otsailaren 24an alderdi komunista boterera heldu zen.
- 1960an, beste konstituzio baten arabera, Txekoslovakia errepublika sozialista bihurtu zen.
- 1968. urteak aldaketa eta erreforma garaiak ekarri zituen, Pragako Udaberria izenez ezagutzen dena, Alexander Dubček presidentea zela. Varsovia-ko Itunaren soldaduek, hala ere, bortizki itoarazi zuen matxinada.
- 1989an, Václav Havel buru, komunismoaren garaiari amaiera eman zioten, modu baketsuan. Belusaren Iraultza izan zen.
- 1993ko urtarrilaren 1ean desagertu zen, Txekia eta Eslovakia independienteen sorrerara bideratuz.
[aldatu] Biografia interesgarriak
- Jaroslav Hašek
- Václav Havel
- Bohumil Hrabal
- Franz Kafka
- Antonín Dvořák