Hizkuntza zeltak
Wikipedia(e)tik
Hizkuntza zeltak Proto-Zeltatik eratorritako hizkuntzak dira. Indoeuropar hizkuntzen familia da. K. a. lehen milurtekoan, Europan zehar mintzatzen ziren, Bizkaiko Golkotik Ipar Itsasora eta Rhin ibaitik Itsaso Beltzera. Egun, hizkuntza zeltak batik bat Britaniar Irletara zein Frantziako Bretainiara mugatuta daude, nahiz eta ekialdeko Kanadan, Patagonian, eta AEBetako edo Australiako barreiatutako taldeetan ere hitz egin.
Proto-Zelta lau azpifamiliatan sailkatzen da:
- Galiako zelta eta ahaide hurbilak, lepontikoa, norikoa eta galaziera. Adar osoa desagerturik dago, nahiz eta antzinean egungo Belgikatik Turkiara doan lurraldean mintzatzen ziren.
- Zeltiberiera, Iberiar penintsulako hizkuntza zaharra, batez ere ekialdeko aldean. Galdu egin da.
- Goidelikoa, gaelera, Eskoziako gaelera, eta gaeliko maniarra.
- Britonikoa, galesera, bretainiera, kornubiera, kunbriera, balizko iverniera edo antzinako irlandera, eta piktera.
Zeltaren zatiketa hau K. a. 1000 inguruan gertatu zen. Aurreko zeltak Urna-zelai kultura eta Hallstatt kultura eta La Tène kulturarekin lotzen dira.