Inurri
Wikipedia(e)tik
Inurria | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
Inurria 1mm-tik 5cm-rainokoa izan daitekeen eta langile den formizidoen familiako intsektua da.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarri fisikoak
Inurriak ikusmen ona du 7 begi baititu trapezio formakoak buruan. Toraxean ditu sei hanka motz eta estuak. Abdomenean ile txikiak ditu, hanketara eta toraxeraino hedatzen direnak. Trakon bitartez egiten dute arnasketa.
[aldatu] Elikadura
Landare-zorri deritzen zomorrotxo batzuk jaten dituzte. Zorriak landareei zulotxoa egiten diete eta beraien izerdiarekin elikatzen dira. Ondoren, landare-zorriek kaka egiten dute, baina azukre ugari duen kaka eta horixe da inurriek bilatzen dutena,hain zuzen ere. Hauek karbohidratoak eta proteinak behar dituzte, batez ere, erreginak, arrautzak jartzeko.
[aldatu] Bizimodua
Intsektu hauek sozialak dira, kolonietan bizi dira gainera taldean erregina bat edo gehiago egon daitezke baita langile askok osatzen dute. Erregina, normalean, zulo bukaeran egoten da salbu. Hau gorputzaren tamainagatik,torax handia duelako, bi hego txiki eta abdomen handiagatik desberdindu daiteke langileengandik.
Inurri taldean bakoitzak egin behar desberdinak ditu:
- Alde batetik, erregina, arrautzak ipintzen dituen eme bakarra da eta arrautza horietatik hasiko dira inurri berriak.
- Bestalde, langileak, arrautzak ipini ezin duten emeak dira.lan desberdinak egiten dituzte: inurritegia garbitu, larbak elikatu…
- Azkenik, soldaduak, inurritegia babesten dute, etsaien aurka, baita ere inguruko inurrien aurka borrokatu.
[aldatu] Bizilekua
Mundu guztian aurki daitezke inurriak, batez ere inurritegietan bizi dira eta forma askotakoak izan daitezke, bizilekua hauek. Besteak beste, ezagunenak lurrean zulatutakoak dira. Zuhaitzetan baita harrien azpian ere egiten dituzte, baita lur gainean dorreak eginez batzuetan metro eta erdi baino altuago egin ditzakete.
Inurritegiak gelaz osaturik daude. Gela horiei kamara deritze eta ganberak pasilo antzeko batez loturik daude, korridoreak galeriak dira. Ganbera bakoitzean urtaroaren arabera gauza desberdinak egiten dira.
[aldatu] Berezitasunak
Inurriak beraien gorputzen mugimenduz elkar iragartzen dira jatekoa non dagoen esateko, alarmak emateko… Narrastiak, anfibioak eta beste intsektu batzuk jan ahal dituzte langileak.
[aldatu] Espezieak
14 000 espezie inguru daude mundu osoan. Europan ezagunenak inurri gorria eta inurri beltza dira. Baina, badira beste espezie batzuk ere. Esterako, basamortuko inurria, honek 60 ºC-ko tenperatura jasan dezakete, horregatik, sei hanka eduki arren biren gainean ibiltzen da ez erretzeko, baina, txingoan joan arren ez doaz astiro, beren gorputza 100 aldiz egiten baitute segundo batean. Gutxi egoten da agerian eta ez galtzeko zeruko argi polarizatuzko lerroei jarraitzen die.
Atta sexdens inurria, Amazoniako nekazarien etsai amorratua da, uztak txikitzen dutelako. Bere burua nekazarien trikimailuetatik babesteko mekanismo harrigarriak ditu eta basoetako landareak ditu gustuko.
[aldatu] Ugalketa
Erregina da arrautzak jar dezakeen bakarra eta arrautza horiek larbak eta pupalak izaten dira nagusiak izan aurretik. Inurriak larbak direnean ez dute ezertarako balio ez baitute besorik ez hankarik mugitu. Ander Pastorrek egina.