Agnostizismo
Wikipedia(e)tik
Agnostizismoa (grezieratik a = ez eta gnosis = ezagumen) erlijioari buruzko jarrera erlijioso edo filosofikoa da. Jarrera honen arabera, jainkoen izatea ezezaguna eta era berean garrantzigabea da. Agnostizismoaren mota batzuetan (agnostizismo ahula) ezjakintasun hau eszeptizismoarekiko loturik dagoen norberaren jarrera da. Beste mota batzuetan (agnostizismo sendoa) goiko izakirik dagoenentz jakitea ezinezkoa dela baieztatzen dute. Azkenik beste mota batzuetan (apateismoa) goiko izakirik dagoenentz jakitea garrantzibakoa dela esaten dute.
Orokorrean agnostikoek uste dute erlijioak giza izaeraren funtsezko atala ez direla, baina bai giza kultura eta historiarena.
Agnostikoak ez dira nahitaezko erlijio-aurkakoak, baizik eta norberaren jarrera zintzotik sortutako sinesteekin adeitsuak dira. Agnostikoaren ustez fedea berak ez duen norbanako aukera da.
Agnostiko ospetsuenen artean Thomas Henry Huxley, Thomas Alva Edison, Charles Darwin, Bertrand Russell, Albert Einstein eta Stephen Hawking daude.