Bolueta
Wikipedia(e)tik
Bilboko auzoa da. Begoñako barrutian kokatua. Auzoak 4.486 biztanle eta 0,77 kilometroko karratuko azalera dauka (2006an udalak emaniko datuen arabera. Bolueta beti egon da altzairugintza eta industriari lotua. Euskal Herriko lehen siderurgia modernao bertan hasi zen, 1840ko hamarkadan eraiki zen Santa Ana de Bolueta lantegiaren bitartez.
BoluetaOndorengo urteetan, bestelako industriak garatu ziren, Cilindros Bolueta esaterako, eta industriarekin loturiko beste hainbat lantegi eta tailer txiki. Industria izaera horrek eraginda, ez dira biztanle asko bizi Boluetan. Dena dela, 1950ko hamarkadatik aurrera garatu zen Santutxuko auzoarekin batera, hainbat etxebizitza bloke eraiki ziren, Sagarminaga Taldea esaterako.
Azken urteetan bestelako industria berriak ezarri dira auzoan, egunkari egileak, bulegoak eta kotxe saltegiak esaterako. Horrez gain, 1995etik aurrera zabaldu zen Bilboko metroaren geltokiak, auzoaren eta Bilboko erdigunearen arteko lotura indartu zituen. Bolueta hirian dagoen garraio lotune garrantzitsuenetako bat da, izan ere, EuskoTren eta Bilboko metroaaren lotunea da. Eta Durangaldetik datozen hainbat bidaiarik bertan hartzen dute metroa Bilbora heldu ahal izateko.
[aldatu] Etorkizuna eta "Zazpi Kaleak" proiektua
Santa Ana de Bolueta eta Cilindros Bolueta enpresej historikoek hartzen zituzten orubeetan auzoaren etorkizuna hobetuko duen proiektua garatzen ari da gaur egun. Lantegiak saldu eta Sidenorerra igaro ziren Cilindros Boluetako langileak. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak orubea erosi eta 1.100 etxebizitza eraikitzeko proiektua antolatu zuen. Auzo berria eraikitzeko bost proposamen aurkeztu ziren, eta azkenik Idom ingeniaritzak eginikoa aukeratu zen.
Eraikiko diren 1.100 etxebizitzetatik, 600-700 inguru babes ofizialekoak izango dira, eta Eusko Jaurlaritzak eraikiko ditu. Gainerantzekoak salmenta librekoak izango dira eta Sacyr Vallehermosok eraikiko ditu. Obrak 2007ko udaberrian hastea espero da bi urteren atzerapena jasan ondoren.
[aldatu] Kalerik garrantzitsuenak
- Miraflores etorbidea
- Bilbao-Galdakao errepidea
[aldatu] Ikus, gainera
![]() |
Bilboko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |