San Adrian (Bilbo)
Wikipedia(e)tik
Bilboko auzoa da, Ibaiondo barrutian dagoena, bostgarren barrutian alegia. Auzoak 8.042 biztanle zituen eta 0,47 kilometro karratuko azalera (2006an udalak emaniko datuen arabera). Hiriaren hego mendebaldean kokaturik, San Adriango auzoak A-8 autobidearekin egiten du muga mendebaldean, eta San Frantziskorekin ekialdean. Pagasarri mendirako igoeretako bat San Adrianen aurkitzen da.
San Adrian1950ko hamarkada eta 1960ko hamarkadan zehar garatu zen auzoa, eta garai hartakoak dira eraikitako etxebizitza gehienak. Auzoko kalerik gehienak Bizkaiko mendien izenak daramatzate. Urte askotan zehar San Adriango auzoa Bilboko gainerantzeko auzoengandik banandurik egon zen, Miribillako eta A-8 autobideek hesia egiten zutelarik.
1990ko hamarkadan zehar etxe bloke berriak eraiki dira San Adriango etorbidean, eta azkenik 2000. urtetik aurrera, 3.100 etxebizitza eraiki ziren Miribilla izeneko gune berrian. Etxebizitza berri horiekin, biztanleria asko hazi da eta 2003tik 6.000 8.000ra igo da auzoan bizi den jende kopurua, hiriko auzo askotako jendea Miribillara etorri eta gero.
[aldatu] Kale garrantzitsuenak
- San Adrian etorbidea
- Goiko Torre kalea
[aldatu] Ikus, gainera
![]() |
Bilboko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |