Zabala
Wikipedia(e)tik
Bilboko auzoa da, Ibaiondo barrutian dagoena, bostgarren barrutian alegia. Auzoak 5.672 biztale zituen eta 0,21 kilometro karratuko azalera (2006an udalak emaniko datu demografikoen arabera). Zabala hiriaren hego mendebaldean kokaturik dago, iparraldean Renfe eta Feveren trenbidearekin egiten du muga, hegoaldean San Frantziskorekin, eta iparraldean San Adriango auzoarekin.
ZabalaAuzoak Bruno Mauricio Zabala nabigatzaile durangarraren abizena hartzen du. Aitzik, auzoaren kale nagusiak nabigatzailearen izena darama. XX. mende hasierakoa da auzoaren garapena, ondoko San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoena bezalaxe. Etxebizitza aipagarrien artean "Trenbideko langileen etxeak", duela gutxi Bilboko udalak berriztaturikoak.
Horrez gain, 2005ean Cantalojas zubiaren handitze lanak bukatu ziren, Renferen trenbidearen tarte bat lurperatu eta auzoarentzako aisialdi gune berria eraikitzea posible egin zuena.
[aldatu] Kale garrantzitsuenak
- Bruno Mauricio Zabala kalea
- Fleming Plaza
![]() |
Bilboko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |