Santutxu
Wikipedia(e)tik
Santutxu Bilboko auzoa da.
Bilboko laugarren barrutian kokatuta dago, Begoñako distrituan alegia. Barrutiaren gunerik populatuena da, auzoak guztira 34.083 biztanle dauzka, eta 80,68 hektareako azalera. Guztira 422 biztanle bizi dira hektareako. Biztanle dentsitate gehienetarikoa duen Bilboko auzoa da Ametzolako auzoarekin batera.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1960ko hamarkadan hasi zen auzoaren garapena, garaiko hirigintza legedia ezak eraginda, inolako ordenik gabe hazi zen auzoa. Etxebizitza dorreak bata bestearen atzean, batzuk kooperatiba moduan eraikiak, Karmelo kalekoak esaterako. Plangintza falta horrek eraginda, gune berdeak eskasak dira, Basarrateko parke txikia kenduta ez baitago beste gune berderik auzoan.
Auzoa muino batean kokatua dago, eta iparraldetik hegoalderantz altuera galtzen doa pixkanaka, gunerik altuena Zabalbide kalean aurkitzen da eta baxuena Basarrate eta Sagarminagako auzunean. Auzoaren ezaugarrietako bat, maldak dira, hiriko beste alderdi askotan bezala.
[aldatu] Berritzea eta azken urteak
2003. urtetik aurrera udalak Sagarminagako auzunearen berritzeari ekin zion. Auzune hau, inolako ordenik eta halamoduzko hiritartzearekin eraiki zen 1960ko hamarkadan. Horregatik, Bilboko udalak plaza berriak eta umeentzako jolasak jarri ditu etxebizitza blokeen artean, auzunearen berriztapena 2005. urtean burutu zen. 2006. urtean Azurlekuko auzunearen berriztapena hasi zen.
[aldatu] Kale garrantzitsuenak
- Karmelo Kalea
- Zabalbide Kalea
- Santutxu Kalea
[aldatu] Ikus, gainera
![]() |
Bilboko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |