Iturrigorri
Wikipedia(e)tik
Bilboko auzoa da. Errekaldeko barrutian dago kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 1.921 biztanle eta 0,18 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Auzoa ibarbide estu batean kokatzen da, Errekaldeberri auzoaren mendebaldean, Arraitz mendiaren ondoan.
Iturrigorri edo Peñascal,Ibarbidearen estutasuna dela eta, kale bakarra dago auzoan, ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen errepidea alegia. Errepide horren bi alboetan etxebizitzak daude. Etxebizitza gehienak 1950ko hamarkadatik eraiki ziren, gehienbat Bilbora zetozen etorkinak. Horregaitik Espainian jaiotako biztanleria nagusi da auzoan. Etxebizitza horietaz gain, ondoko mendietan ere etxeak egin zituzten, auzoaren behekaldetik eskilaren bidez eskuragarriak.
[aldatu] 1983 uholdeak
Artikulu nagusia: 1983ko uholdeak
1983ko uholdeak gogorrena astindu zituen auzoetako bat izan zen Iturrigorri. Dena den, ez zen Bilboko itsasadarraren hazteak auzoa kaltetu zuena, izan ere, Iturrigorri itsasoaren mailatik 150 metro ingurura kokaturik egon arren. Auzoaren mendebaldean kokaturik dagoen harrobia izan zen auzoa urez bete zuena. Harrobi hura aspaldi utzita zegoen inolako mantenimendurik gabe.
Urteetako zabor eta landarediak, eragin zuzena izan zuen 1983 uholdeek eragindako lokaztegian. Harrobitik behera etorritako lokatzak bi eta hiru metroko altuera hartu zuen auzoko etxe askotan. Etxebizitza batzuk gainera, behera bota behar izan zituzten.
[aldatu] Kalerik garrantzitsuenak
- Iturrigorri bidea
![]() |
Bilboko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |