Iralabarri
Wikipedia(e)tik
Bilboko auzoa da. Bilboko Errekaldeko barrutian kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 11.696 biztanle eta 0,39 kilometro karratuko azalera zeukan (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Iparraldean Errekaldeberrirekin egiten du muga, hegoaldean Zabalako auzoarekin, mendebaldean A-8 autobidearekin, eta ekialdean Zabalburu eta Abandorekin.
IralabarriIrala, nekazal gunea zen hasieran, baserri eta ortuak zeuden bertan. Horietako bat, Torre Urizargo dorretxea. XX. mendearen hasieran, industrializazioaren hastapenetan, enpresek euren langileentzako etxeak eraiki ohi zituzten. Bilbon ogia ekoizten zuen lantegi nagusienetako zen Harino Panaderak ere halaxe egin nahi zuen, eta horretarako Iralabarri auzoan egin zizkien bere langileei etxeak. Auzo berri horrek hiru pisutako etxebizitza blokeak, eta ortuak zituzten erdiko patio zabalak zeuzkaten.
Ondorengo hamarkadetan ordea, hirira zetorren etorkin oldeak eraginda inolako ordenik jarraitu gabe eraiki zen auzoan, garapenkeriaren urteek kale estu eta argitasunik gabeen agerpena ekarri zuten. Azken urteetan hainbat hobekuntza egin dira eta parke bat eraiki da A-8 autobidetik gertu, Eskurtze parkea
[aldatu] Kalerik garrantzitsuenak
- Irala kalea
- Kirikiño kalea
[aldatu] Elkarteak
![]() |
Bilboko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |