Yom Kippur Gerra
Wikipedia(e)tik
Yom Kippur Gerra (hebreeraz: מלחמת יום הכיפורים; Milkhemet Yom HaKipurim edo מלחמת יום כיפור, Milkhemet Yom Kipur; arabieraz: حرب أكتوبر; ħarb October edo حرب تشرين, ħarb Tishrin) edo 1973ko Arabiar Israeldar Gerra edo Arabiar-Israeldar Laugarren Gerra, Israelen eta Egipto nahiz Siria buru zituen arabiar nazioen koalizoaren arteko guda izan zen, urriaren 6tik 26ra burutua.
Yom Kippur opor egunean hasi zen gerra, Sira eta Egipto Golango Gainak eta Sinaiko Penintsula, hurrenez hurren, ustekabean erasota, Sei Eguneko Gerran galdutakoa berreskuratzeko asmotan. Arabiar armadek aurrera egin zuten aurreko orduetan, baina 48 orduetara Israelek hartu zuen gerra-ekimena. Horrez gain, borrokak Golango gainetara ere zabaldu ziren, bertan siriarrek Israeldarrak eraso zituztelarik. Galerak galera, konkistatutakoak Israelen menpe jarraitu zuen.