Bilboren banaketa administratiboa
Wikipedia(e)tik
Bilbo zortzi barrutiz osaturik dago, barruti hauetako bakoitza beste hainbat auzotan banaturik dagoelarik. Bilbok guztira 37 auzo dauzka. Gaur egungo banaketa 1983ean ezarri zen, azken desanexioen ostean.
[aldatu] Bilboko auzo eta barrutiak
Bilbok historian zehar jasandako aldaketen arabera aldatu da bere egitura administratiboa ere. 1919ean esaterako, udalerriak 2.655 hektareako azalera zeukan, (gaur egun 4000 hektarea baino gehiago dauzka). Oraindik Deustuko Elizatea eta Begoñako Errepublikaren anexioa gertatu gabea zenean, hiriak zeukan egitura edo auzoen banaketa honakoa zen:
- Udaletxea
- Santiago
- Atxuri
- Bilbao Zaharra
- San Frantzisko
- Gorteak
- Geltokia
- Bide Nagusia
- San Vizente
- Ospitalea
Bilboren gaur egungo egitura administratiboa honakoa da:
- 1. Barrutia (Deustu): Arangoiti, Deustuko San Pedro, Elorrieta, Ibarrekolanda, San Inazio.
- 2. Barrutia (Uribarri): Arabella, Castaños, Loruri, Matiko, Uribarri. Zurbaran.
- 3. Barrutia (Otxarkoaga-Txurdinaga): Otxarkoaga, Txurdinaga.
- 4. Barrutia (Begoña): Begoña, Santutxu, Bolueta.
- 5. Barrutia (Ibaiondo): Abusu/La Peña, Atxuri, Bilbo Zaharra, Iturrialde, San Adrian, San Frantzisko, Solokoetxe, Zabala, Zazpikaleak.
- 6. Barrutia (Abando): Abando. Indautxu.
- 7. Barrutia (Errekalde): Ametzola, Errekaldeberri, Iralabarri, Iturrigorri, Larraskitu, Uretamendi.
- 8. Barrutia (Basurtu-Zorrotza): Altamira, Basurtu, Masustegi, Olabeaga, Zorrotza.
[aldatu] Bilboren anexio eta desanexioak
- 1872: Abandoko Elizatearen lehen anexioa.
- 1890: Abandoko Elizatearen bigarren anexioa.
- 1924: Deustuko Elizatea, Begoñako errepublika eta Erandioko Lutxana auzoa anexionatu ziren.
- 1940: Erandioko udalerriaren gainontzekoa anexionatu zen.
- 1966: Derio, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio anexionatu ziren.
- 1983: Erandio, Derio, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio desanexionatu ziren.