Esklabotza
Wikipedia(e)tik
Esklabotza edo esklabotasuna pertsona batek (esklabo edo jopua) jabeari obedientzia osoa zor izatea da, inolako soldatarik gabe eta bere buruarekiko inolako eskubiderik gabe.
Esklaboak jabea obeditu behar du jaiotzatik edo harrapatua izan denetik (askatasunetik esklabotzarako pausua) heriotza edo bere askapena arte (esklabotzatik askatasunerako pausua).
Esklabotzaren amaierarako nazioarteko eguna abenduaren 2an ospatzen da.